Beira, Braillean

"Braillean" idatzita dago Beira taldearen hirugarren diskoa. Entzuteko eta ukitzeko kantaz osatutako diskoa kaleratu du.

Bertsolaritza eta musika beste iñork baino hobe uztartzen ditu Beira-k: Jon Martinek idatzi dituen bertso sorta eta poemak sentiberatasunez musikatu ditu Igor Arruabarrenak.

Hirugarren disko honekin, erritmo dantzagarriagoen eta indatsuagoen aldeko apustua berresten du, aurreko diskoan (Margotu berria-n) hartu zuen bidea jarraituz eta lehen diskoko ("Dena ez denean ezer"-eko) kantautore estilotik apur bat aldenduz. Musika atmosfera ikaragarri landu bat topatuko du entzuleak diskoan eta zuzenekoetan. Gauza txikien edertasunaz eta tabu diren gaiez dihardu diskoak elegantziaz. www.beira.eus

Kontaizu

2017, Azaroa 15
Arloa: Musika