KASHBAD "Arrakala"
Kashbad inoiz baino taldeago azaltzen da aro berri honetan. Taldekide bakoitzak egindako musika bideak eragina izan du taldearen soinuan. Urteek emandako esperientziak eta aro berri bat zabaltzeak ematen duen indarraz, taldea hazi egin da. Txikik eta Gorkitak osatzen duten base erritmikoa inoiz baino trinkoago azaltzen da, nortasun handiko bateria kolpeak, baxu soinu distortsionatuekin uztartuz erloju bat bezala. Gitarren presentzia nabarmena da. Gorkaren riffak ederrak dira, entzunaldi bakoitzean ñabardura berriak topatzen direlarik kantu bakoitzean. Azkenik, Sorkun inoiz baino ahots errekurtso gehiagorekin azaltzen da kantu hauetan. Melodiekin jolastu egiten du, garapenekin, intentsitateekin. Garratz edo leun, ahots malabareak eginez, erregistro berriak sortuz. Hauskor zein oldarkor. Erabatekoa!