Voltaia

 

2014ean, ioi, neutroi eta elektroien eztandaren ondorioz,VOLTAIA jaio da Zumaian, Itaka eta Got Ham musika taldeen errautsetatik. Basamortuko musika eginez, basatitik asko eta mortutik gutxi dutela erakusteko datoz gogobetez. Diska honetako abestien hitzek, Izurrite bat balitz bezala zabaltzen dute euren samina eta iraina,erritmo indartsu eta elektrikoak jorratzen dituztelarik bertako kideek.Unai Eizagirre (Baxua eta Ahotsa), Jon Duran (Bateria), Ion Brakamonte (Gitarra). Honen emaitza entzun dezakezue beraien lehen diskoan.

https://www.facebook.com/Voltaiaband

Kontaizu

2014, Apirila 16
Arloa: Musika