Ze esatek!

Kontaizu

 

Estudioko hirugarren diskoan patxanga eta musika mestizaian doktoretza lortu du Ze Esatek! taldeak. Ibuprofenoak edalontzian bezala, musika koktelera bor-borka du Donostialdeko bandak. Rocka, ska, patxanga...musika festa! 2013an zehar ZSK! laborategietan mimo handiz prestaturiko lana da honakoa.

Dagoeneko, aski ongi dakite zein den kantu bat egiteko formula magikoa: Erritmo azkar zein frenetikoak, gitarra dosi handi bat, base erritmiko jostaria, buruan tatuatzen den haize sekzioa gozoa, letra aldarrikatzaile zein festazaleak, eta batez ere, dantza eta algaraka aritzeko gerra oihuak!

http://www.zeesatek.com/zeesatek/

Kontaizu

2014, Urtarrila 31
Arloa: Musika