Oinknez!

Kontaizu

ika23_1.jpg

Eguraldia lagun, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak antolatutako jaian milaka eta milaka lagun bildu ziren. Iñigo Aritza Ikastolak, Altsasuko, Olaztiko, Urdiaingo eta Ziordiako haurrak hartzen ditu eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzako Lehen Hezkuntzako zentro berria eraikitzeko erabiliko dute lortu duten dirua. Ikastolen festaren 25. urteurrenean, tarte horretan jaia antolatzeko ardura izan duten 17 ikastolak omendu dituzte. Gainera, omenaldi berezia egin zioten Jose Maria Satrustegi Euskaltzaindiko kide zenduari, "Nafarroan euskararen, euskal kulturaren eta ikastolen alde egindako lanarengatik". Omenaldi horiez gain, beste hamaika ekimen eta ikuskizun izan zen egun osoan. 2006ko Nafarroa Oinez jaia Berako Labiaga Ikastolak antolatuko du.

Kontaizu

2005, Azaroa 01