EUSKAL UDALEKUAK (8-12 urte)
UDAKO HIZKUNTZA ESKAINTZA 2006 Ikasle euskaldunek jasotzen duten hezkuntza formala osatu eta luzatu nahian, eta hainbat baloreetan oinarritutako hezkuntza integralaz baliatuz, Euskal Herriko ume eta gaztetxoei uda garaian hizkuntzak – euskara, ingelesa eta frantsesa- lantzeko eta ikasleen garapenerako lagungarriak diren egitasmoak eskaintzen ditugu. Egitasmo hauen artean: udaleku itxiak, udaleku irekiak, murgiltze programak eta atzerriko egonaldiak aurkitu ditzakegu. Euskal Herriko umeei eta gazteei udako testuinguruan eta era ludikoan hizkuntzak jorratzeko aukera egokiak eskaintzeaz gain, hurrengo helburuak ditugu irizpide, hala nola:
Euskara ardatz hartuta eleaniztasuna bultzatu. Ikasleengan komunikazio gaitasunak lantzeko egoera errealak sortu. Goi mailako estrategia kognitiboen garapena ziurtatu. Ikasleengan esperientzia aberasgarri eta anitzak sortu. Parte hartzaileen arteko elkarbizitza bultzatu eta lankidetza bermatu. Tolerantzia eta errespetua bezalako baloreak sustatu. Kultura ezberdinen arteko elkar trukaketa bultzatu. Sormena, berrikuntza eta iniziatibak garatu. Diziplina eta auto-kontrola sendotu.
NON: Etxarri Aranatzen (Andra Mari ikastolan). DATAK: 1. Txanda: Ekainaren 25etik Uztailaren 5era. 2. Txanda: Uztailaren 6tik 16ra. 3. Txanda: Uztailaren 17tik 27ra. TOKIA: ETXARRI ARANATZ (Andra Mari Ikastola). KOSTOA: Ikastola Federatuetako ikasleentzat 270€, gainontzekoentzat 300€. IZEN EMATEA: Ikastolen Elkartean apirilaren 7a baino lehen. Arduraduna: Amaia Alberdi. EUSKAL UDALEKU irekiak (5-12 urte) NON: Ikastolan. DATAK: Ekainaren 26tik aurrera. IZEN EMATEA: Programa hau aurrera ateratzeko ikastolak BIEn izen ematea egin behar du. ENJOY ENGLISH (5-12 urte) NON: Ikastolan. DATAK: Ekainaren 28tik uztailaren 21era. Bi talde. NORK EMATEN DU: Ingeles natiboek ematen dute. Monitore bat talde bakoitzeko. IZEN EMATEA: Programa hau aurrera ateratzeko ikastolak BIEn izen ematea egin behar du. Arduraduna: Zuriñe Saiz INGELES UDALEKUAK (10-12 urte) NON: SOPELA, ONDARROA, ZARAUTZ eta BERMEOko Ikastoletan. DATAK: 1. Txanda uztailaren 1etik 15era. 2. Txanda uztailaren 16tik 30era. HARTZAILEAK: LHko 5 eta 6ko ikasleentzat Ondarroan eta Bermeon. DBH 1 eta 2ko ikasleentzat Zarautzen eta DBH 2, 3 eta 4ko ikasleentzat Sopelan. KOSTOA: Ikastola Federatuetako ikasleentzat 442€, gainontzekoentzat 484€. IZEN EMATE EPEA: Ikastolen Elkartean apirilaren 7rako. Arduraduna: Amaia Alberdi. INGELES UDALEKU IREKIAK NON: Ikastolan DATAK : Uztailean. NORK EMATEN DU: Ikastolen Elkarteko aisia eskolak, “AISIOLA”k formatutako begiraleak. Ingeles maila altua, CAC edo CPC tituludunak. IZEN EMATEA: Programa hau aurrera ateratzeko ikastolak BIEn eman behar du izena. Arduraduna: Zuriñe Saiz ATZERRIKO EGONALDIAK ( 13-15 urte) PROGRAMA: Maynooth (IRLANDA) .Bertako familiarekin elkarbizitza, tutorizazioa eta aktibitateak konbinatzen dira. DATA: 4 aste uztailean. KOTOA: Ikastola federatuetako ikasleentzat: 2260€ Gainontzekoentzat: 2375€. IZEN EMATE EPEA: Ikastolen Elkartea apirilaren 25a arte. Arduraduna: Zuriñe Saiz. ATZERRIKO EGONALDIAK ( 15-17 urte) PROGRAMA: Carlow (IRLANDA) .Bertako familiarekin elkarbizitza, tutorizazioa eta aktibitateak konbinatzen dira. DATA: 4 aste uztailean. KOSTOA: Ikastola federatuetako ikasleentzat: 2260€ Gainontzekoentzat: 2375€. IZEN EMATE EPEA: Ikastolen Elkartea apirilaren 25a arte. Arduraduna: Zuriñe Saiz. ATZERRIKO EGONALDIAK ( 17-18 urte) PROGRAMA: San Francisco (AEB). Bertako familian elkarbizitza, aktibitateak eta irteerak. DATA: 4 aste uztailean. KOSTOA: Ikastola federatuetako ikasleentzat: 2880€. Gainontzekoentzat: 2950€ IZEN EMATEA: Bizkaiko Ikastolen Elkartean, apirilaren 25a arte. Arduraduna: Zuriñe Saiz. ATZERRIKO EGONALDIAK ( 17-18 urte) PROGRAMA: Maghera (IPAR IRLANDA).Bertako familietan elkarbizitza, aktibitateak eta irteerak. DATA: 4 aste uztailean. PREZIOA: 2075€ IZEN EMATEA: Programa itxita dago jadanik. Arduraduna: Zuriñe Saiz