EUSKAL HERRIEN ARTEKO EUSKAL JOKOEN III. TOPAKETAK

Kontaizu

ika28.jpg

 

Xiba, Ikastolen Elkarteko egitasmoa dugu, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratzeko, gaurkotu eta hauen transmisioa segurtatzeko helburuarekin. Hau guztia euskara sustatuz eta euskaraz biziz. Horretan kokatzen dira aurten hirugarren aldiz antolatuko ditugun Euskal Herrien arteko euskal jokoen III. Topaketak. Ekimen hau zazpi probintzietan antolatzen da, jaialdika, apirilaren 22tik uztailaren 1era arte eta jaialdi bakoitzeko ordezkariekin azken jaialdia egingo dugu. Bizkaiari dagokionez aurten Ibilaldia jaiaren barruan egingo dugu Elorrion maiatzaren 28an.Kirolari lehiakortasun gehiegizkoa kendu eta benetako garrantzia partaidetzari eta ondo pasatzeari emateko, giroa asko zainduko da topaketa hauetan. Animaziorako musikariak izango dira, bertsolariak…..topaketak taldeen arteko bazkari batekin bukatuko dira. Talde bat osatzeko baldintzak: • 16 urtetik gorakoa izatea. • 12 pertsonaz osatutako taldeak (6 neska eta 6 mutil) izatea. • Talde bakoitzean, askoz jota neska federatu bat eta mutil federatu bat egon daitezke. Jaialdiko jokoak: 1. multzoa: Harri jasotzea, ingudea, lasto altxatzea, dantza eta xiba. 2. multzoa: giza-froga, lokotxak, txingak eta zaku-eramatea. 3. multzoa: toka, trontza eta soka-tira. 4. multzoa: galotxa eta mus jokoa. Izen ematea:Epea: apirilaren 27 arte. Beharrezko datuak: Taldearen izena- Herria- Arduradunaren izen abizenak eta telefonoa. Datuak helbide honetara bidali ikorta@bie.ikastola.net edo Bizkaiko Ikastolen Elkartera deitu 94-435.43.40, Fax-a: 94-435.43.41 Arduraduna: Iñaki Kortabarria TOPAKETAREN ONDOREN BAZKARI HERRIKOIA ANIMATU ZAITEZTE!

 

Kontaizu

2006, Apirila 01