HERRI URRATS 2006: Aintzirarat

Kontaizu

ika30.jpg

23. Herri Urratsek iragan urteko jendetza gainditu zuen. Eguraldi onak eta giro ederrak lagunduta, haur eta helduak, familiak eta koadrilak aintzirako inguruak bete zituzten. Milaka euskaltzale bildu ziren Iparraldeko ikastolen aldeko ibilaldia egiteko, Aintzirarat leloa ahoan hartuta eta ikastola gehiago eraikitzeko dirua lortzeko helburu zutela. Hain zuzen, Ziburu eta Larzabalgo ikastolak finantzatzeko izango da dirua. Senpereko lakura hurbildu zirenek jaia, ekintza kulturalak eguzkia eta beroa izan zituzten lagun. 10:00etan ireki zuten Senpereko aintzirako sarrera eta, bertan, antolatzaileek burututako lau kilometro inguruko zirkuitua prest zegoen.

 

IBILALDIA 2006: Batzen gaituena...Elorrioko Txintxirri Ikastolak antolatutako Ibilaldia 06 deiari erantzunez, milaka euskaltzale bildu ziren Elorrion Batzen gaituena… IBILALDIA! lelopean. Urte osoan egindako lanak egun arrakastatsu honetan izan du bukaera. Aldez aurretik jarritako helburuen lorpen maila erabatekoa izan da. XVII. mendeko jauregian kokatuta dagoen Elorrioko Txintxirri Ikastolak bere hezkuntza proiektua garatzeko behar dituen baliabideak lortu ditu. Bihar Ikastolak ateak zabaldu eta etorkizuna eraikitzen jarraituko du. Euskara, naturarekin bat egitea, partehartzea...Ibilaldi honen oinarriak izan dira. Oinarri sendo hauen arrakasta egunean zehar egondako ekintzetan ikusgai egon dira.

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO !!

 

Kontaizu

2006, Ekaina 01