Ikastola familia txikia

Kontaizu

ika33

 

Txintxirri ikastola bezalako ikastola txiki batean, denok gara denon lagun. Nahiz eta txikia izan, denok oso harreman ona dugu eta oso ondo ezagutzen dugu elkar. Baina ikasle gutxiago izateak guretzako askoz hobea da zeren askoz hobeto ikasten dugu eta irakasle bakoitzak denbora gehiago dauka ikasle bakoitzari gaiak edo zereginak ulertarazteko. Ikastola honetan gutxi garelako adibide bat, gure gela da, zeren eta hamar gara eta gainera bi kurtsoetan banatuak gaude. Ikastolan, orain dela urte batzuk, jende pila zegoen barruan, baina arazo bat egon zen eta jende piloa beste eskola batzuetara joan zen. Baina gaur ikastolaren egoera gorantz doa normaltasuna aurkituz. L.H.1-ean hasi dira kurtso bakoitzerako gela bat erabiltzen, eta espero dugu horrela jarraitzea. Gutaz gehiago jakin nahi baduzue hona hemen gure ikastolako web gunea: www.elorriokoikastola.netElorrioko Txintxirri ikastolako Gorka, Iker, Ibon eta Iraia DBH 3-4

 

Kontaizu

2006, Urria 01