Kal[e]Art[e]
Kalea artez beteko duen udalekua
Sormena lantzea gustuko duten gazteentzat udaleku bereziak antolatu ditu aurten Ikastolen Elkarteak. Esperimentazioaren bidez, antzerkia, musika, dantza edota eskulanen eremuetan sakontzeko aukera izango dute Euskal Herriko osotik etorritako partehartzaileek. Euskal mitologia abiapuntutzat hartuta, asko dira landuko diren diziplina eta gaiak. Kale antzerkia, gorputz adierazpena, ahotsa, erritmoa, graffitiak zein mozorro tailerrak… ez da izango aspertzeko unerik! Guztia hau gainera, egun hauetan Lekeition ospatuko den Nazioarteko Kale Antzerki jaialdiaren testuinguruan. Aste osoan ikasitakoa bildu eta talde-lana oinarri, herriko kaleetan barrena antzezlan bat plazaratzeko aukera izango dute ikasle eta hezitzaileek, egonaldiari amaiera ezin hobea emateko. Euskaraz bizi, lagun berriak egin eta sortzaile sena ateratzeko aukera paregabea! Lekeition, ekainaren 30etik uztailaren 7ra eta uztailaren 7tik 14ra. DBH1 eta DBH4 bitarteko gazteentzat. IZEN EMATEA: Tokia: Ikastolen Elkartean, apirilaren 20arte Prezioa: Ikastola federatuentzat 195€ (gainerakoentzat 225€) Kontaktua: 944354340 / aalberdi@bie.ikastola.net