HERRI URRATS

Kontaizu

ika40_1.jpg

Euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izaeraren adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara irakasteko sarea azkartzeko eta garatzeko sostengu zabala. Senpereko aintziraren inguruan egindako elkarretaratze bat, urtetik urtera harrera hobea izaten duen, eta ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordua ezin hutsegina bilakatu dena. Zirkuituaren itzuliak 4 Km ditu eta bertan, ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txotxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta…) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira. Senpereko aintziraren inguru zoragarrian egun alaitsuaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko aukera bikaina eta lau haizetara esateko: “Hizkuntza guztiek munduaren ondarea aberasten dute” eta “Doala euskara lau haizetara”. www.herriurrats.com

Kontaizu

2007, Maiatza 01