IXAKA-LOPEZ MENDIZABAL eta MIGEL ALTZO SARIAK

Kontaizu

ika42

Migel Altzo saria: Ikus-entzunezko ikasmaterialek eta hezkuntza-softwareek irakasmunduan gero eta eragin zabalagoa dutela ikusirik, material horien kalitatea bultzatzeko asmoz eta euskararen erabilera bultzatzeko jarri zen martxan sari hau. Bertan, euskaraz produzitu eta banaturiko ikus-entzunezko ikasmaterialen eta hezkuntza-softwareen artean hoberenak edota egokienak aukeratu eta saritzen dira. Ixaka- Lopez Mendizabal:Euskarazko ikasmaterial inprimatuen ondarea ugaldu eta aberastea zuzena eta bidezkoa bada ere, hori bezain garrantzitsua da esandako ikasmaterialok, beren ezaugarri teknikoei zein kalitatezkoei esker, eskola munduan berariazko onarpena eta sarbidea izatea. Helburu horrekin saritu zen 1985ean Ixaka-Lopez mendizabal saria, irakaskuntzan hain beharrezkoan den lantresna horren kalitatea bultzatzeko hain zuzen ere. 2007ko sariak ekainaren 21ean eman ziren eta sarien artean Ikastolen Elkarteak jasotakoak azpimarratu behar ditugu. Hauek dira Ikastolen Elkarteak jasotako sariak: - Migel Altzo saria, bideorik onenari, ZAZPI BURU BETE BAZPI DVD ari eman zaio, BIEk ekoitzia. - Migel Altzo saria, CD Rom multimedian aipamen berezia, BAZTER GUZTIEI BEGIRA II (TXANELA proiektua) lanari eman zaio, GIEk ekoitzia. - Migel Altzo saria, audiorik hoberena, MUSIKA 5 jarduerak (TXANELA proiektua) materialari eman zaio, IKASTOLEN ELKARTEA-ELKARek ekoitzia. - Ixaka Lopez Mendizabal saria, Euskara irakasteko testu-libururik hoberena, IKASLEAREN liburua-5.1. (TXANELA proiektua) materialari eman zaio, IKASTOLEN ELKARTEA-ELKARek ekoitzia. - Ixaka Lopez Mendizabal saria, IRAKURGAIAK testu-libururik hoberena (TXANELA proiektua) materialari eman zaio, IKASTOLEN ELKARTEA-ELKARek ekoitzia. Euskal hezkuntzaren alde eta ikastola guztien izen onaren alde egin duten ekarpen berriagatik ZORIONAK! irabazleei. www.ikastola.net

Kontaizu

2007, Uztaila 01