Ikastola aldizkaria

Kontaizu

ika45.gif

Ikastola aldizkaria hileroko aldizkaria da, Euskal Herriko ikastoletan egiten diren proiektuak eta elkarrizketen bidez proiektu horien atzetik dabiltzan pertsonak ezagutzeko. Ikastoletan banatzen den azken aldizkariaren bidez, Harrobi ikastola berria, IKT arloan Jakintza ikastolak jasotako saria, edota Arabako ikastolak eguzki panelak erabiltzen dituztela jakin izan dute ikastoletako kideek. Ikasturtean egiten diren 10 aleetan ikastola eta ikastoletako protagonista asko eta asko pasatu dira, denak proiektuaren inguruan burututako lana konpartitzeko asmoarekin. Teknologia berriek paperez gain aldizkari hau Interneten bidez irakurtzeko aukera ematen dute www.ikastola.net web gunean.

Kontaizu

2007, Azaroa 01