FRANKISMO GARAIKO LANGILE HISTORIKOEI OMENALDIA

Kontaizu

ika46_2.jpg

 

Aurten Ikastolen Konfederazioak andereño historikoei eskaini die omenaldia urtero egiten den ikasturte hasierako ekitaldia aprobetxatuz. 500 langile inguru bildu ziren Tolosako Leidor Aretoan. Frankismoaren pean ikastola sortu berrietan gorriak ikusitako jendea zen, euskararen aldeko borrokan nabarmendu zirenak. Ekitaldiaren zatirik hunkigarriena bukaera aldean izan zen. Tolosako Laskorain Ikastolako dantzariek arku bat egin zuten, eta behean zen andereño andana arkuaren azpitik pasatuz igo ziren agertokira eskuetan lore bana zutela, begira zituztenen txaloen artean. Gogoratu behar da 800 bat direla 50eko eta 60ko hamarkadetan ikastoletan lan egindako langileak. Koordinadora batean elkarturik lan egin dute kotizatu gabeko urte horien eskubideak Gizarte Segurantzak aitor diezazkien, eta ekainean lortu zuten eskubide hori. Eskerrik asko!

 

Kontaizu

2007, Abendua 01