IKASTOLEN JAIAK 2008

Kontaizu

ika48_1.jpg

 

Urtean zehar ikastolaren jaiak antolatzen dira herrialdeka: Iparraldean HERRI URRATS, Bizkaian IBILALDIA, Araban ARABA EUSKARAZ, Gipuzkoan KILOMETROAK eta Nafarroan NAFARROA OINEZ. Auzolanean antolatzen dira, enpresa handien babesa jasotzen dute eta biltzen den dirua proiektu jakin bati laguntzeko izaten da: lur sail bat erosi, eraikina jaso edo lehengoa zaharberritzeko. Herri Urrats: maiatzaren 11n, Senperen.

 

Ibilaldia: maiatzaren 25ean, Zornotzan.

 

Araba Euskaraz:: ekainaren 15ean, Bastidan.

 

Kilometroak: urriaren 5ean, Iruran.

 

Nafarroa Oinez: urriaren 19an, Iruñean.

 

Kontaizu

2008, Otsaila 01