Aurtengo udan gazteok aukera berriak ezagutuko ditugu!

Kontaizu

ika49.jpg

 

Gazte egonaldiak 08 Gazte Egonaldiak 08 Euskal Herriko gazteon bilgune izango da. Uda beste era batera gozatu nahi duzu? Kortoak edo bideoklipak egiten, Gasteizko Hala Bedi irratia benetako irratsaioak egiten, gustuko musikariak elkarrizketatzen, gustuko kirolariak estudioan bertan ikusi eta entzun, blogak sortu eta eraldatu... Guzti horretan arituko gara. Uda honetan ENTZUN GAITZATELA!! Kal[e]Arte[e]-ri esker “dzanga” gaitezen, gure kultura oinarri, sormena eta antzerki mundura!!!! Lekeitio herrian antolatzen den Nazioarteko Kale antzerkia aitzakia… aprobetxa ditzagun herriarekin eta lekeitxarrekin batera errealitatetik deskonektarazi eta hain irekia den mundu hauetara hurbildu araziko gaituzten pertsonaiak ezagutzera. Guztion artean oso zeurea izango den esperientzia ahaztezina biziko dugu. Guazeman/k!!! Zure zain gaude!!!! Astebeteko txandak: eka28-uzt6 / uzt6-uzt13 Informazio guztia hemen eskuratu dezakezu: www.bieikastola.net www.ikastola.net
 

 

Kontaizu

2008, Martxoa 01