Ikastolen Elkarteak bi sari jaso ditu
Ekainaren 19an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak urtero antolatzen duen Migel Atzo eta Ixaka-Lopez Mendizabal lehiaketetako sari banaketa ekitaldia egin zen Gasteizen. Unibertsitatez kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2009. urteko "Migel Altzo"· sari-lehiaketan, bi izan ziren Ikastolen Elkarteak jasotako sariak.
8KBZ. Zortzi Katilu Bete Zorri
Material mota: DVDa.
Adina: 3+ urte.
Deskribapena: Euskal dantzak ikasteko marrazki bizidunen bideoa. Dantzak pausoz pauso eta osorik ikusteko animazioak. Dantzaria atzez edo alboz ikusita, abiadura normalean edo geldoagoan.
Irristalari, Munduan Ibiltari
Material mota: CD-ROMa.
Adina: 10-16 urte.
Deskribapena: Mapa interaktiboekin geografia ikasteko CD-ROMa. Bi aukera nagusi ditu:
- Ikustatu: Mapa interaktiboak; mapak ikus ditzakezu, aizu!, eta sagua mugituz, datu zehatzak jasoko dituzu, bai mapa politikoetan,
bai fisikoetan. A zer pagotxa! Bide azkarra eta motza!
- Jardun: Bigarren aukeran, zuk nahi duzun mapan eskatzen zaizkizun datuak Ipintzen asmatu behar duzu. Asmatu bai, baina ez asmatu! Asmatzen...?
ZORIONAK!!