Euskara Etxetik Mundura

Kontaizu

ikas_09_12_01

 

Ikastolen IV. Euskararen eguna

Ikastolek euskararen eguna ospatuko dute abenduaren 4an Zornotzan. Bertako Zelaieta Zentroan, Bizkaiko Ikastoletako DBH eta DBHOko ikasleak bilduko dira, 400 inguru, euskararen eguna ospatzeko.

 

Zornotzako Andra Mari Ikastolak hasiera emango dio ekitaldiari pregoiarekin goizeko 10:00etan. Ondoren, Sopelako Ander Deuna ikastolak eta Lekeitioko R.M de Azkue ikastolak bertso antzerkia eta euskalkien inguruko antzerkia eskainiko digute.

Ander Lipus ere bertan izango dugu eta "Hala mintzatu zen Zappatustra" ekitaldia eskainiko digu.

Bukatzeko bertan bildutakoak Asti leku ikastolako ikasleek egindako talo goxoak jateko aukera izango dute.

Musika, umorea, euskara....hori dena eta gehiago izango da Zornotzako Zelaieta Zentroan!

 

Kontaizu

2009, Abendua 01