AE10 abestia
ARABA EUSKARAZ 2010. ABESTIA
Ekainaren 20an Agurainen ospatuko den Araba Euskaraz ediziorako egindako kanta aurekeztu dute antolatzaileek. Abestiak dituen berezitasunen artean ondoko hauexek azpimarratu ditu musika egilea den Mikel Goikuriak:
-Kanta honetan ez dago talde bat kanta partehartzailea egin nahi izan delako.
-Partaidetzari dagokionez Crescendo abesbatza muina dela esan daiteke. Crescendo abesbatza oso ezaguna da Euskal Herri mailan. Bakarka aritzen direnen artean Aguraingo abeslari mitikoa den Evaristorekin belaunaldi berriak ere agertzen dira, Laia eta Amaia (Lautada ikastolako bederatzi urteko ikaslea) baita ikastolako ama den Isabel ere.
-Musikalki, adin guztietako edozeinek kantatzeko moduko abestia egiten saiatu dela gaineratu du Mikelek.
-Hitzari dagokionez Juan Perez de Lazarragak idatzitako bertsoekin hasten da.
-Hitzak, oro har arabarrok harro egotea arabarrak eta euskaldunak izateaz harro egotea hain zuzen. Bestetik amodio historio bat da "euskaraz ari banaiz, politagoa zarela"
-Maite Ortegak, Lautada ikastolako zuzendariak gaineratu du datorren astetik aurrera maila guztietako fitxa didaktikoak egongo direla www.arabaeuskaraz.net web orrian.