JUUL 2010: Hauteskunde Literarioak

Ikastolen Elkartea

Haur- eta Gazte-literaturan euskaraz argitaratutako liburuen eta ilustratzaileen hauteskunde-emaitzen balorazioa.

Hamabigarren urtez jarraian, eta Nazioarteko Haur- eta Gazte-literatura egunaz baliatuz, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu zituen apirilaren 22an. Osotara 20.994 boto izan ziren jaso direnak, kategoria ezberdinetan. 
Euskal Herriko Ikastoletako LIBURUEN boto-kopurua 15.258 izan da!
Euskal Herriko Ikastoletako ILUSTRATZAILE kategorian, hautesle 5.736 ikaslek botoa eman du eta parte hartu du ekintza honetan!

Aurreko urtetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa, azkeneko hau gure web-orria erabiliz: www.juulkanpaina.net. Bereziki haur nagusiak izan dira sistema hau erabili dutenak. Batzuk bi boto eman dituzte, bat liburuarentzako, eta, bestea, ilustratzailearentzako.

Partaidetzari dagokionez, hagitz altua izan dela baiezta daiteke, kategori ezberdinetan:

 

A- Haur Hezkuntza: 2.589

B- Lehen Hezkuntza (1go eta 2. maila): 2.851

C- Lehen Hezkuntza (3. eta 4.maila): 3.165

D- Lehen Hezkuntza (5. eta 6. maila): 3.265

E- DBH: 3.304

F- Batxilergoa: 84

I- Ilustratzaileak: 5.736

Prozesua

- Aste osoan zehar izan dira botazioak gure ikastoletan.

- Aurtengo Batxilergoko ikasleak San Benito ikastolakoak izan dira. Zorionak irakasleak!

- Ikastolako irakasleek ideia berri aunitzez hornitu dute aurtengo kanpaina: blogak, pegatinak, kartelak, puzzleak, musika, olerkiaz eta abar.

- Bozka elektronikoa aukeratu dutenak bozkagai ziren liburuak aurkitu dituzte bertan, Ministerioko ISBN zerbitzuak horren informazioa igorri zigularik.

Bozka emaitzak

A- Haur Hezkuntza
1- Neu naiz ederrena, Mario Ramos.
2- Oilobustia, Emile Jadoul.
3- Kokoriko, Maria Núñez.

B- Lehen Hezkuntza (1go eta 2. maila)
1- Mamu-hezlea, Ana Maria Machado.
2- Ekilorea, Ane Schneider.
3- Mari Ttipia. Pasaiako itsasartean, Mikel Tellagorri.

C- Lehen Hezkuntza (3. eta 4.maila)
1- Nur eta herensugearen tenplua, Toti Martinez de Lezea.
2- Nur eta irlandar gnomoa, Toti Martinez de Lezea.
3- Nur eta oihan misteriotsua, Toti Martinez de Lezea.

D- Lehen Hezkuntza (5. eta 6. maila)
1- Nur eta herensugearen tenplua, Toti Martinez de Lezea.
2- Harresi handirantz, Jon Arretxe.
3- Nur eta oihan misteriotsua, Toti Martinez de Lezea.

E- DBH
1- Ezekiel, Jasone Osoro.
2- Seximenduz, Fernando Morillo.
3- Jara Bartzelonan, Jasone Osoro.

F- Batxilergoa
1- Aulki jokoa, Uxue Alberdi.
2- Festa aldameneko gelan, Mariasun Landa.
3- Kittano, Joxantonio Ormazabal.
4- Amodioaren gazi-gozoak, Aitor Arana.

I- Ilustratzaileak
1- Jose Luis Landa
2- Mikel Valverde
3- Jokin Mitxelena
4- Jose Ignacio Treku
5- Eider Eibar

 

Ikastolen Elkartea

2010, Apirila 27