Abusuko "Udako solstizioa" obra saritua

Kontaizu

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sustatzen duen Eskola Antzerki Jaialdiaren 15. edizioan, Abusu Ikastolako "Udako solstizioa" antzezlana saritua izan da. Bukaera ekitaldia Campos Antzokian egin zen eta saritutako lanak izan ziren ikusgai.

Bilboko 21 ikastetxe publikok eta pribatuk - lehen eta bigarren hezkuntzako 309 ikaslek- hartu dute parte lehiaketaren edizio honetan. Euskaraz eta gaztelaniaz egindako 39 antzezlan aurkeztu dira. Eskola Antzerki Jaialdia 1992an sortutako ekimena da, umeen artean arte eszenikoak sustatzeko helburuarekin.

ZORIONAK ABUSU!!

abusu1 abusu2

 

abusu5 abusu4

Kontaizu

2010, Uztaila 14