Athletic. II. kirol narrazio eta argazki lehiaketa
Athelticek II. kirol narrazio eta argazki lehiaketa jarri du martxan. Sortze-bokazioa duten haurrentzat zuzenduta dago, eta saririk onena eskaintzen du: argazkiak eta kronikak San Mames zelaian bertan egin.
Nork hartu dezake parte? 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31 bitartean jaiotako munduko edozein aldeko umek har dezake parte, bakarka zein bikoteka (kasu honetan testuz eta argazkiz osatutako erreportajeetarako).
Lanak aurkezteko epea? Lanak postaz zein posta elektronikoz bidal daitezke apirilaren 15era arte.
Lanak: Kirolaren gaineko argazkiak, testuak edo erreportajeak (hau da, gaiaren beraren inguruko testuak eta argazkiak) aurkez daitezke lehiaketara. Edozein kirolaren edo kirola bizitzeko moduaren ingurukoa izan daitezkeela hartu behar da kontuan, eta ez du nahitaez futbolarekin loturarik izan behar.
Sariak: Argazki-kamerak, liburuak erosteko bonoak eta baita ordainezina dena ere: partida egun batez gozatu ahal izango da San Mamesen, kazetari edo argazkilariaren lana egiteko akreditazioarekin. Aurten, Athleticek etxean jokatuko dituen Real Sociedad, Levante eta Malagaren aurkako partidetarako akreditazioa izango dute irabazleek.