Ikasys Home

Ikastolen Elkartea

ikasys

Jarduera digitalak etxetik egiteko aukera zabalik dago jada; abian da IKASYS HOME egitasmoa, abian dira koaderno digital berriak!

6 urtetik 16 urtera bitarteko ikasleentzat egokitutako hainbat arlotako koaderno digitalak dira; guztira, 75 koaderno inguru.

Jarduerak egin ondoren, gurasoek lanaren jarraipena modu errazean egin dezakete. Erabiltzeko oso erosoa da, izan ere, web-aplikazio batean oinarritzen denez, etxeko edozein ordenagailutan erraz, inolako instalaziorik egin gabe, erabil daiteke.

Eskaintza guztia ikusi, aztertu eta, interesgarria iritziz gero, kontratatzeko aukera duzue http://home.ikasys.net web-orrian

Ikastolen Elkartea

2011, Martxoa 28