Axularreko ingurumen-proiektua CTPN saritua

Kontaizu

Axular Lizeoko ingurumen-proiektua

Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) Axular Lizeoak eta Thèzako (Langedoc-Rousillon) Federico GarcíaLorca ikastetxeak aurkeztutako ingurumen-proiektuari 2011ko gazteriaren saria eman dio.

"Rousillonetik Euskal Herrira: garapen jasangarriaren bideetan zehar" izenburuko proiektuari esker, Pirinioen bi aldetako ikasleek, katalanek zein euskaldunek, aukera izango dute beraien herrialdeetako ingurumen-errealitateei buruz ikasketa eta hausnarketa egiteko.

Ikasturte osoan zehar Ikasgela Birtualaren bidez hainbat gai jorratuko dituzte. Aldi berean, bi herrialdeak bisitatuko dituzte garapen jasangarriaz lanean diharduten erakunde eta enpresekin harremanetan jarri, historia, gizartea eta kultura ezagutu eta hizkuntzak ere praktikatzearren.

Argazkian CTPko lehendakari berria den Yolanda Barcina Axularreko proiektuaren arduraduna den Xabier Insausti eta irakasle katalanekin agertzen da Toulousen sari-banaketako zeremoniaren ondoren.

ctp w

Kontaizu

2011, Abendua 08