Drogak eta sexua
Aupa guztioi! Aste Santua pasatuta eta pilak beteta, azkeneko txanpari aurre egiteko prest? Beharbada gogoak oporretan geratu zaizkizue, ezta? Animo! Asteon ikastola bateko aholkularitza saioetan hiru lau gazte hurbildu ziren asteburu horretan geratutakoari buruz azalpenak eskuratzeko. Drogek sexualitatean daukaten eraginaz aritu ginen. Aspalditik gaia ahoz aho dabil ikastetxe askotan, gazteen artean zein nagusien artean. Ardurak eta ikuspegiak desberdinak izan arren; gaurkoan, gaiari heltzea erabaki dut. Gure gizartean sexuen arteko harremana errezteko eta sexuek elkarrizketa goxuetara bideratzeko drogek beti eduki dute tartea. Aspaldiko erromeriak, geroako berbenak eta gaurko tabernak edota diskotekak leku ezin hobeak izan dira batzuek besteekin topo egiteko. Gehienetan alkoholak protagonismo handia izan du. Hainbat sustantzia erabili izan dira eta oraindik erabiltzen dira bestearekin berba egiteko, beldurra gainditzeko, musu gozoak pizteko, gorputz barruan daukagun dantzaria esnatzeko, lotsari kasurik ez egiteko, laztanak urduritasunik gabe emateko, urrunegi dagoenarengana joateko, maitasuna adierazteko, desioa gozatzeko... Beldurrak, lotsak eta desioak beti doaz esku beretik lotuta, horretan datza misterio kitzikagarriak, aldi berean batzuentzako gaindituezina bilakatzen dena. Drogen eragina hobeto uler dezazuen, horra klabe batzuk: 1. Drogen eragina lotuta dago %33a drogaren osagaien ondorioekin, beste %33s droga hartzen dugun momentuaren giroarekin eta azkenik, %33a droga hartzen duen mutil edo neskaren egoera emozionalarekin. Hau da, drogak egoera desberdinetan eragin desberdina edukiko du .Gero eta gehiago jakin heren bakoitzari buruz hobeto jakingo dugu zein izango den eragina ere. 2. Drogek eragina dauute gure sexualitatearen eta gure erotikaren bizipenetan. Alde batetik zelan sentitzen garen neska edo mutila izanez gure gorputzean, gure baitan, gure lotsa eta beldurrekin eta bestetik gure desioan, ezitazioan, orgasmoan eta eiakakulazioan. 3. Gure sexu jokaerak, gure Nerbio Sistemaren menpean daude. Sistemak sustantzi kimiko batzuek erabiltzen ditu mezuak trasmititzeko. Droga hartzeak mezu horiek desitxuratuko ditu, beraz jokabideak ere aldatu egingo dira. Hona hemen errezeta gabe gehien kontsumitzen diren drogetariko batzuen momentuan emandako eragina. Sarri edota dosi handietan hartu ezkero bestelako eraginak sortzen dituzte. Hautatutako drogak zuok gehien galdetzen duzuenari buruzkoak dira: Alde batetik Nerbio Sistema Zentralaren depresoreak: Alkohola: Hasieran errelajazio fisikoa zein psikikoa sortzen du, gustura sentiarazten du sortzen duen desinhibizioagatik. Ligatzeko asko erabiltzen da, mihingaina askatzen du eta poz pozik agertzen gara bestearekin berbea egiterakoan. Asko edan ezkero ezitazio prosezua geldotzen du (baginaren lubrikazioaren eta zakilaren erekzioa gutxitzen edota ezeztatzen da), koordinazioa galarazten du eta askotan eiakulazioa edota orgasmoa ezinezkoa izaten da. Marihuana: Ondorio batzuk antzekoak dira. Beharbada kasu honetan oso kontuan hartu behar da ze motatako marihuana den, desberdintasun handia baitago hauen artean. Batzuek besteenganako joera bultzatzen dute baina beste batzuek norberaren baitan egoteko guraria sakontzen dute, eta zentzuek daukaten gaitasuna batzuekin oso nabermana da, batzuek desioa gutxitzen dute, besteak aldiz kontrakoa... Bestetik Nerbio Sitema Zentralaren estimulanteak: Kokaina: Euforia sentsazioa sortzen du, eta baita norberaren indarraren eta gaitasun handiaren sentsazioa ere. Prosezu berean sistemaren estimulatzailea denez exzitazioa areagotzen du, genitaletara odola bialduz eta horiek handituz baina efekto anestesikoa duenez sarri ezin da sentitu exzitazioa. Gauzak horrela, sarri eiakulazioa edota orgasmoa ematea ezinezkoa bihurtzen da. Anfetaminak eta Diseinuzko drogak: Droga estimulanteak (speed, extasia...) dira. Beraz, hasieran eta dosi txikietan exzitazio prosezua areagotzen dute eta desioa handitzen da.Extasiak serotoninaren izurketa eragiten du ondo sentiaraztearen sentsazioak bultzatuz eta hartuemonetarako komunikazioa handituz. Baina dosiak eta maiztasuna handituz gero; desioan, eiakulazioan eta orgasmoan arazoak ekar ditzake. Ikusten duzuen moduan bestelako alorretan bezala, gauza bat da zer kontatzen diguten eta beste bat zer bizitzen dugun. Gakoa da drogak askotan erabiltzen ditugula helburu batzuek lortzeko (ligatzea, txortan egiteko...) eta sarri kontrakoak lortzen ditugula...Gainera biharamona gatxagoa izaten da, ezin dugunean gogoratu bezperan zer egin dugun, edota gogoratzen dugunean eta damutu...edo ez damutu baina jakin ez zelan begiratu zure kuttunari... Bihotzeko eta azaleko kontuak horrelakoak ere, izaten direlako. Besarkada handi bana.
Argazkiak: Lea Multimedia