Orgasmoa(k)
Zelan udaberriko beroaldi eta estualdiekin? Animo; batzuetan txarto eramaten ditugu baina beste batzuetan gozotan daramatzagu.Udaberriko giroa gozoa eta gazia egun berean. Hilabete honetan, ez dakit udaberria den ala horrela suertatu delako baina egon naiz lau ikastetxeetan eta gehien agertu izan den galdera orgasmoari buruzkoa izan da. Hona hemen bota dizkidaten batzuek: Zer da orgasmo bat? Egia da emakumeek orgasmo desberdinak dituztela, hau da klitorisekoa eta baginakoa? Zer egin lortzeko bat? Neskek be likidorik botatzen dute? Hau dela eta gaurko gaia orgasmoa izatea pentsatudut. Orgasmoa azaltzea zer den oso zaila iruditzen zait. Imajina ezazue galdetzen dizuetela ea zer den pikante zaporea, arrosaren usaina, edo luma batek ematen duen laztana…zaila ezta?. Orgasmoa plazer moduan norberak sentitzen duen esperientzia da, bakoitzak era batera bizitzen du eta pertsona berean ez da ematen modu berdinean beti ere. Batzuetan izan daiteke oso gustagarria, beste batzuetan pentsatuz itzelezko gustua izango dela ia sentitu ere ez da egiten eta alderantziz be gerta daiteke. Batzuek diote kili kili handi baten modukoa dela, besteek izarrak ikutzea, badaude esaten dutenak leherketa baten modukoa dela…Beraz neska edota mutilen adina esperientzia eta sentsazio. Baina neskongan zein mutilengan ematen den orgasmoa fisiologikoki burmuinean emandako zirkuitolabur antzekoa da. Gorputzak azalak dauzkan errezeptoreen bidez batzen du informazioa. Informazioa bizkarrezur-muinaren bidez bidaltzen da bulkada elektrikoen bitartez burmuinera. Eta hantxe ematen da orgasmoa.Eta gure gorputzean gauzatzen da . Giharren kontrakzioetan, bagina eta umetokiaren kontrakzioetan, behatzen uzkurduretan, azalaren gorri kolorean, bihotzaren taupaden arintasunean, tentsioaren igokeran, arnasaren sakoneran, izerdian, titien, aluen eta zakilen gogortasunean eta handitasunean... Mutiletan eikaluazioaren eta orgasmoaren mekanismoak desberdinak izan arren gehienetan gertatzen da orgasmoaren sentsazioa eta semenaren isurketa bat egitea. Baina beharbada batzuek jadanik konturatuko zineten, edo gertatu izan zaizue eiakulatzea baina ia orgasmoaren sentsazioa ez edukitzea edota kontrakoa. Neska gehienak ez dute isurtzen inolako likidorik orgasmoa edukitzerakoan. Bai ezitazioarekin bagina busti egiten da baina likidorik ez. Hau horrela izan arren, neska batzuei gertatzen zaie orgasmoa edukitzerakoan isurtzea txiza ez den likidoa, garun parauretraletatik isuritakoa baino. Ez da ezer ere ez gertatzen hori bai toalla bat edo eskura eduki likido batzuetan asko isurtzen dugu eta. Orgasmoa dena den oso esperientzi subjetiboa da. Bakoitzak modu batean bizitzen duelako. Orgasmoa eta loa oso antzekoak dira. Lo hartzeko gogoa baldin badaukagu baina buruan gauza larregi ezinezkoa izango da loak hartzea. Guk ez dugulako loa harrapatzen loak gu baino. Askotan saiatu arren (baso bete esne hartu, irakurri, arnasketak egin...) ezin loak hartu gabiltza. Orgasmoarekin gauza bera gertatzen zaigu, berak hartzen gaitu gu bere bila joan arren. Lo egiteko moduan orgasmoaren esperientzia edukitzeko aldagai batzuek batu behar dira: Ezitazio puntu bat eta erlajazio puntu bat, eta biak aldi berean.Batak bestea baino pisu handiago badauka oso zaila izango da orgasmoa izatea. Ez bada lortzen ez dela ezer gertatzen sentitzea. Desioa izatea.Obsesioa ez. Betebeharrak burutik ateratzea, orgasmoarena ere. Plazerraren bidea jarraitzea eta jolastea sentsazioekin, gero eta bibrazioa eta intentsitatea handiagoak eta sakonagoak izan arte. Gorputzak emandako sentsazioetan eta buruak emandako pentsamendu goxoetan galtzea. Gorputzak emandako sentsazioei eustea, intentsuak badira ere. Txiza egiteko nahiaren sentsazioa etorri ezkero, jarrai ezazu, ez duzu txizik egingo eta. Barrabiletan tentsioa sentitzen baduzu jarraitu estimulazioarekin askatu arte. Gustura egotea Hau dena jarraitzen badugu be, batzuetan orgasmoa ez izatea ohikoa da. Batzuetan, zuok esandakoagatik errazagoa izaten da norberak lortzea plazerra bakarrik dagoenean lagunarekin baino, beste batzuei kontrakoa gertatzen zaizue. Plazerraren mundua hain da zabala eta ia posibilitate guztiak ematen dira, beraz ez arduratu. Inportantea da geure gorputzarekin buruarekin, plazerrarekin ondo izatea, lasai egotea…horrek bai lagunduko gaituela bidea egiten. Neska eta mutil bakoitzak bere bide propioak dauzka plazerra sortzeko eta gozatzeko.Ez dago bide bakarra itsasoaren sentsazioetan murgiltzeko. Bakoitzak bilatzen du bere modua. Askotan entzundakoak, ikusitakoak edota irakurritakoak lagungarriak izaten dira, pistak ematen dizkigutelako baina besteetan norberaren moduak mugatu ere egiten dituzte. Beraz ez estutu; saiatu izan bazarete eta ez baduzue lortu gura izandako hori. Gorputzak hainbat izkina plazergarri ditu eta norberaren erritmoari jarraituz ikertzea izaten da bidea. Errurik gabe, beldurrik gabe…zure gorputza zeurea da eta! Besarkada handi bana.
Argazkiak: Lea Multimedia