Hilero gure gorritasuna (II)

Agurtzane Ormatza

Gorputza gure emozioak gauzatzen diren eremua den heinean, gure hilekoak eragina edukiko du gure emozioetan eta alderantziz ere. Alegia, zenbatetan atzerapenak eta aurrerapenak. Gero gure egonezinaren, urduritasunaren...ondorengoak izan direla gogoratzen gara. Beraz, adi! ea gutaz zer dioskun!

Emakume askok aldaketa nabarmenak pairatzen dituzte ziklo osoan; batzuk hilekoa baino lehenago eta besteek bitartean. Zientzialariek argi eta garbi utzi dute emakume askorentzat (%40) aldaketa horiek garrantzitsuak direla, are gehiago, hainbat andreen sintomen intentsitate gogorrak euren eguneroko bizimodua mugatuta geratzen denean.

Sintomak

Gogoaren aldaketa : suminkortasuna, tristezia, goibeltasuna, euforia...
Estrogeno kopuruaren igoerak ekartzen du likidoen erretentzioaren igoera, gero galtzen bada ere.

Irrika, serotoninarekin lotzen da, emakumeon zikloan nibelak, kasu batzutan, nahiko aldatzen direlako.
Gozoaren grina, antza glukosaren nibelaren aldatzeari dagokio.
Titien tentsioa, titiak gorputzaren atalik sentikorrena da aldaketekiko. Batzuetan handitu egiten dira, ukimena mingarria bihurtuz (batzuentzako sostenak jasanezinak edota taila handiagoaren beharra izaten dute).

Minak: umetokiaren bueltan, giltzurrunetatik hanketaraino... Estrogeno igoeraren ondorioz prostaglandinaren izurtzea handitzen da. Horiek umetokiaren muskuluen kontrakzioak eragiten dituzte, mina eraginez.


Loaldiaren aldaketa suminkortasunaren eta irrikaren ondorio latza izaten da.
Azalaren aldaketak aknea edota sikatzea, ilea jausi....

Hormonaren aldaketari lotuta irrika ez dagoenean eta euforia puntu bat dagoenean, plazerra galtzeko gogoa pizten da. Dena den koitoa praktikatu gura baduzue, ez ahaztu kondoia!! Hilekoarekin gaudenean posiblea da haurdun geratzea eta. Gainera, odola dagoenean edozelako infekzioa kutsatzeko edota hartzeko aukera dago.

Neskok jasaten ditugun sintomak leuna badira, farmazian saltzen dituzten pirulekin edota homeopatiarekin bideratu daitezke, baita ere belar dendetan saltzen dituzten belarrekin eta onagraren olioarekin. Sintomak oso latzak badira, ginekologoarengana joatea komenigarria da jasaten ditugun sintomak nondik datozen jakiteko. Askotan naturopatak, homeopatak ... oso lagungarriak izaten dira.

Dena den garrantzitsua izaten da kirola egitea eta dieta egokia eramatea: burdina daukaten janariak (odola galtzen baita), karbohidrato integrala, azukrearen kantitatea jaitsi, gatza (likidoaren erretentzioa ekiditeko), kafeina edota kitzikagarriak kendu ( sentikortasuna eta suminkortasuna baretzeko). Alkoholak ere ez du laguntzen depresioak eragiten baititu.

Komenigarria izaten da ere kantitate txikiago eta gehiagotan jatea, gutxitan eta asko baino.
Gainera, ondo lo egitea eta ahalik eta lasaiago egonez gero, min gutxiago izango dugu.

Besarkada bana

Agurtzane Ormatza

2009, Otsaila 17
Arloa: Jo ta jo