Biluzik zure aurrean

Agurtzane Ormatza

Aupa denoi!!

Oporrak amaituta eta berri indartuta gure zereginetara bueltatu gara. Ikasturtearen azkeneko txanpa betetzeko asmoarekin ezta?

Ikastetxeetan sarri azaltzen da gorputzaren irudiaren garrantziaren ardura, intimitatean biluzik azaltzearen buruhausteak eta gorputzak sortzen duen egonezinaren aldarri isila.

Behin baino gehiagotan esan dudanez, ez da lan makala gure gorputzarekin bat egitea, ondo sentitzea eta maitatzea. Nerabezaroan ezinbesteko krisia sortzen du egoera honek baina nahiko genukeen baino gehiagotan krisi hau urteetan luzatzen da.
Egia da, eta zuok be badakizue, egun bultzatzen diren eredu estetikoek ez dutela laguntzen baina, zerbait egin beharko da aurre egiteko!

Egun, zuen galderen bitartez aspaldian ere gertatzen den egoera batekin aurkitu naiz: gazte askorentzako errazagoa izaten da sexu harreman koitalak izatea batak bestearen gorputz biluziarekin jolastea baino. Hau da, baginan edo ipurdi zuloan zakila sartzea arinago ematen dela, lasaitasunez bestearen edota norberaren gorputz osoa laztantzea baino. Egoera are eta harrigarriagoa bilakatzen da jabetzen garenean beharbada askoz ere atseginagoa izango zela laztantzea koitoa praktikatzea baino.


jotajo_09_04_01Zuotariko askjotajo_09_04_01orentzako egoera ezaguna da, zuon lagunentzako edota bikotekidearentzako ez izan arren.

Lagunarekin elkartzen garenean, intimitatean murgiltzeko nahian helburuetariko bat gozatzea da, baina askotan ez dugu gozatzen. Gorputza gure laguna da, eta gure bikotekidearen laguna ere izan zitekeen gure gorputzari kasu eginez gero. Gorputzak esaten du benetan zer nahi duen eta zer ez. Zailagoa bilakatu da gustatzen ez zaiona jakitea, gustatzen zaiona jakitea baino. Eta errazagoa, nahi ez dugunarekin jolastea, gura dugunaz gozatzea baino. Lotsak eta beldurrak hortxe daude, ez dira erraz gugandik joango, beharbada, prozesu honetako ezinbesteko bidaideak direlako.

Zaila izaten da gorputzaren azala eta goxotasuna konpartitzea norberaren gorputzarekin ez bagaude pozik. Zaila da lagunak gure tripa, ipurdia... ukitzea pentsatzen badugu lodiegia dela eta laguna konturatuz gero gu ez garela bere gustukoak izango...

Baina, zelan saiatzen bazarete gorputzaren bidea beste modu baten egiten ea zer aurkitzen duzuen? Zelan, ez baduzue jorratzen horrenbeste ez zaizuena gustatzen? Zelan, gustatzen zaizuenari bidea ematen badiozue? Zelan, konpartitzen baduzue zuen lagunarekin beldurtzen edota lotsatzen zaizuena?

Besarkada bana,

Agurtzane Ormatza

2009, Apirila 20
Arloa: Jo ta jo