Nesken zukuak
Kaixo denoi!
Hartu aranasa, azkeneko txanparen aurrean zaudete eta, gehienak hilabete eta erdia barru aske izango zarete!
Gaurkoan nesken zapore, zuku eta usainekin natorkizue. Batez ere zukuen arteko desberdintasunekin. Askotan nesken zein mutilen berbetan likido horien gaineko zalantzak eta ezjakintasunak dakarren barrea azaltzen dira.
Neskek likido mota desberdinak isurtzen dituzte, baina jakin-mina eta nahasmen gehien sortzen dutenen artean hiru daude: obulatzen daudenean sortzen dena, kitzikatuta daudenean sentitzen dutena eta orgasmoa edukitzerakoan isurtzen dena.
1.Neskek umetokiaren zaman muki zerbikala daukate. Muki horrek gure umetokia babesten du kanpoko infekzioetatik eta baita ere ahal den neurrian espermatozoideen sarrera oztopatzen du.Neskak obulatzen daudenean muki hori mehetu egiten da. Hau da, obulua obulutegietatik Falopio Tronpetarantz ateratzen denean muki hori desegin egiten da eta zamatik jauzten da. Neska gehienek horretaz konturatzen dira kuleroetan mukia agertzen delako, batzuetan meheagoa besteetan lodiagoa.
2.Neskak kitzikatuta daudenean, gorputzean hainbat aldaketa ematen dira. Horietariko bat baginaren lubrikazioa izaten da. Hau da, baginaren hormak izerdia izaten hasten dira eta horren eraginez bagina bustitzen eta umeltzen da. Kuleroak jantzita badauzkagu horiek ere busti ditzakegu.
3.Neska batzuek orgasmora heltzear daudenean edota orgasmoa sentitzen dutenean isurtzen dute likido garden bat, lasai ! Isurketa horri emakumezkoen isurketa deitu izan diote. Badaude teoria batzuek likidoaren jatorria azaltzen dutenak, neska gehienek isurketa hori ez daukate eta. Antza denez enbrioiaren garatze prozesuan garun para-uretralaren arrastoek eragiten dite isurketa hori.
Ikusten duzuenez neskak badaukagu hainbat zuku, batzuetan oso nabarmenak ez badira be!!
Besarkada handi bana,
Agurtzane.