Ahoak genitalekin dantzan
" Zer da cunnilingus "?, " Zelan egiten da "mamada"bat? ", " Zer da felazio bat?", "Gusturik ematen du?"...Hanka tartekoak ekartzen dituen galdera sorta bat baino ez.
Cunnilingus , izen zientifikoa da eta latinetik dator. Cunnus alua da eta lingus lamiatzea, beraz cunnilingus nesken genitalak estimulatzea ezpainak, ahoa eta mihia erabiliz.
Fellatioa-k , latin erroa ere. Fellatura edoskitzea edo txupatzea da. Hortik zakila edota barrabilak zurrupatzeari eta lamiatzeari felazioa deitzea.
Musukatzea, laztantzea, lamiztzea, zurrupatzea... gure ahoarekin bestearen klitoria, izterraren barrualdea, ezpain txikiak, barrabilak, Venusen mendia, bagina, zakil burua, prepuzio, perineoaren eremu leuna......goxoa izan daiteke.
Mendebaldeko gizarteetan oso ohiko jokabide erotikoak izan arren denetariko aurreiritziak jaso dute. Alde batetik judu-kristau moraletik etorritakoak, ugaltzeko baliogarriak ez diren heinean bekatutzat joten ziren. Bestetik, horren eraginez baita ere, leku horietatik toxikoak diren materiak bideratzen diren heinean zikinak ziren. Alderantziz ekialdeko kulturetan eta erlijioetan bestelako ikuspuntua azaltzen zen. Yoni-ren(alua) eta lingam-en(zakila) usain naturalak emozioak transmititzeko balio dituzte. Txistuaren bidez egindako konbinazioak energia kimikoaz osaturiko lotura bakarra sortzen du bikotekideen artean. Beraz horietariko jokoetan energiak elkartrukatzen dira bikotea indartzeko.
Gure bagina umela den lora da, eta ph berezia dauka babesteko edozelako infekzioetatik.Umeltasunak, zaporeak eta usainak adierazten dute batez ere emakumeon zikloaren zein momentutan gauden. Zakilak ere badauka bere usaina eta zaporea, dietaren eraginez aldatzen dena. Baina usainak baino, nazka gehiago sortu izan du isuritako semenak. Semenak espermatozoidez , uraz eta nutrientez baino ez badago osaturik ere, prentsa txarra hartu izan du.
Gure usainak eta zaporeak gure baitan daude, gutaz berba egiten dute... eta guk jagotekoak dira. Beraz gure gogoak aginduko du zer eta noiz gura dugun egin, konpartitu...
Jokabide horiek batzuetan zalantzak ekartzen dute, infekzio kutsatzearen aldetik edota zaporeen gustuen aldetik. Zelan babestuta egoteko eta beraz lasaiago ibiltzeko zaporeetako kondoiak erabiltzen badituzue?.
Joko dibertigarria izan litzateke biok joatea kondoiak aukeratzera. Gero bion artean saiatu mutilari ipintzen, eta beste batean kondoia erdibitu eta neskaren aluaren ezpainen edota baginaren gainean ipini. Ahoen jolasak zuon beharretara murgiltzeko!