Aulkiak buruan

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!

Zelan zabiltzate ba? Orain dela gutxi Bilbon Fekoorreko Berdintasunerako Emakumearen Komisioak “Emakume eta Gutxitasun Fisikoaren Foroaren” barneko jardunaldi batzuk antolatu zituen. “Sexuatu gabekoak? Gutxitasun fisikoa duten emakumeen eskubide sexualak eta ugalkorrak” , izenburua . Beste profesiodunen artean nire lana konpartitzeko gogotsu emakumeon erotika ardatza izanez.

Geihenetan horien berri ez zaizuenez heltzen pentsa izan dut aukera polita daukadala Kontaizun han berba egindakoaz luzatzeko, batez ere jakinda foroaren helburutariko bat izan zela ahalik eta jende gazte gehienei heltzea. Ni gaurkoan zuri heltzea gura izango nuke, aulki baten gainean bizi zarenaren arreta gura nuke eta baita be zurea be, klasean bere alboan zaudenaren arreta, beharbada aulkia buruan daramazulako. Gehienok moduan.

Gizartean, familian, kalean … gurpildun aulkian ikusten bazaituzte pentsatzen dute beste gauza askoren artean erotikarekiko grina ez duzula edukiko eta baldin baduzu ezinezkoa izango dela bideratzea, neskak edota mutilak gustatzea amets gaiztoa izango dela ez duzulako aurkituko inor zurekin nahi duenik egon …. txarrena ez da izaten besteek hori pentsatzea norberak sentitzea baino.

Gurasoak askotan ez zaituzte laguntzen, gehienetan ez da izaten ez dutelako, nahi ez dakitelako baino.Hau dela eta, euron babesa sarri itogarria egiten zaizu, zu ez sufritzearren urrezko kaiola baten barruan edukitzen zaituztela iruditzen zaizu. Eurek gero eta argiago daukate zu ere beste mutil eta neskato guztiek bezalaxe sexuduna, sexual, erotikoa … zarela baina nerabea izatea eta gainera aulki baten gainean...nahaste lar handia modu egokian kudeatzeko. Pazientzia!!

Baina gaur dakargun apurra zure esku!!!

Sexuduna zara, mutil edo neska moduan jaio baino lehenago eta bizitzaren zehar modu horretan egituratzen zarelako, nahi eta nahi ez.

Sexuala zara, neska edo mutila izanez bizitzen duzu zure sexualitatea, zure lotsekin , desioekin, beldurrekin …. zure gorputza horretan, zu zaren gorputz horretan.

Erotikoa zara, zure desio erotikoak zelan sentitzen dituzun, zelan bideratzen dituzun ez da kontu makala eta nahiz eta gehienetan ez izan zuk nahi duzun moduan, zure baitan daude.

Zure azala gozamenerako errezeptorez josita daukazu, beraz plazeraren eremua azalaren bestekoa da. Dena ez dago hanka-tartean, hor ere badago. Plazera eta orgasmoak edonon sor daitezke. Horretarako pazientzia, ikerketa, irudimena,fantasia … behar izango dituzu; ez etsi eta eutsi erronka gozagarri honi!!

Sentsazioak ez dauzkagun lekuak oso kitzikagarriak izan daitezke.Adibidez, bagina sentsatu ezean lubrikatuta egon daiteke eta hori oso kitzikagarria izan daiteke norberarentzako edo lagunarentzako ere…..

Saiatu etxean zure pribatutasuna garatzen, zure koartoa edota zure txokoa izaten; “Ez sartu” kartelik behar duzu? Etzan behar bazara gusturago egoteko etzan, biluztu behar bazara zure gorputza ikertzeko biluztu eta laguntza behar baduzu biluzteko edota etzunduteko....eskatu. Badakit ez dela edalontzi bat edo ura edateko laguntza eskatzea bezain erreza baina … zuk aukeratu zer eta zelan eskatu . Ez utzi zurea dena beste batzuen esku.

Gehienentzako neska laguna edo mutil laguna izatea ez da izaten erreza eta aulkia ipurdi azpian aulki duezuenentzat zailagoa da. Baina horrek ez du esan nahi ezinezkoa denik. Alde batetik bakoitzak badaukagulako zerbait berezia. Banakoak gara, orijinalak (inork ez du kopirarik nahi eta!). Orijinaltasun hori izaten da eskaintzeko daukagun hoberena. Bestetik, plazera garatzearen alorrean argi eduki ez daukazula beste inork baino gutxiago emateko edo jasotzeko. Baina hori bai, denon moduan zure irudimenak oparitzen dizuna zure gorputzean ikertu behar izango duzu jakiteko zer duzun gustukoa eta zer ez!!

Denok daukagu aulki bat , gehienok buruan ipinita, dauzkagun mugak bezalaxe. Beraz.....izan zaitez zu!

Besarkada handi bat

Agurtzane

Agurtzane Hormatza

2012, Urria 28
Arloa: Jo ta jo