Kondoiari bueltak ematen

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!

Zelan zabiltzate ba? Eutsi ezin zuon ikasketei? Ez da harritzekoa! batzuetan ez da gauza erraza izaten eta. Beharbada gure txoko hau atsedenalditxo bat egiteko parada ematen dizue eta bide batez indarrak hartzeko, informazioa eskuratzeaz gain … Ez da plan txarra, ezta?

Eta gaurkoan kondoiarekin natorkizue … inoiz kondoia etorri izan da gure txokora baina aspalditik ez denez agertu edo etorri izan denean beste batzuen eskutik etorri denez, gaurkoan argi osoa berari ematea ebatzi dut.

Egun inoizko kondoi mota gehien daude. Kolore, forma, zaporeak, tamainak ( zabaleran milimetro pare bateko diferentziak asko egiten du kondoia estu gera ez dadin ) , latexkoak edo poliuretanozkoak ( latexi alergia baldin badiozu) … aukera zabala edozein egoerari aurre egiteko, edozein jokoan sartzeko, edozein zakilari egokitzeko, edozein lekuan jolasteko …

Egungo kondoiak hain finak dira ez dela nabaritzen aldean ipinita daukagula ere .Proba hau egizu: kondoi bat zabaldu eta esku batean ipini, beste eskuarekin laztandu kondoia ipinita daukana … zein da sentsazioa? Igartzen duzu?

Zakila eta eskua ez da gauza bera baina zakilean ipintzerakoan igartzen bada ere exzitatuta gaudenean zakila bere bideari jarraituko dio kondoia eraman ala ez. Bagina edo ipurtzuloan sartuta dagoenean gauza bera gertatzen da, kitzikagarritasunaz gozatzen baldin bagaude ez dugu nabaritzen gabardina aldean dagoen ala ez, ahoan aldiz zaporezkoak direnez askorentzako are kitzikagarriagoa da kondoia eramatea …. Kondoiaren materiala ez da arazoa.

Egia da kondoia ez bada gure “laguna”, ez bada gure jolasean beste “ kide” bat … batzuetan arrotz egingo zaigula kondoia ateratzea, ipintzea … beraz erraza izango da arazoak izatea. Adibidez ezin ipini ibiltzea, erekzioa galtzea eta orduan zailagoa izatea kondoia ipintzea beraz berehala uste dugu kondoia errudun dela … baina ez. Kontu hori gutxienez hiruron kontua da, kondoiarena, zurea eta zure lagunarena. Egia da ez dela erreza izaten kondoia gure jolaskide izatea … horretarako gure artean denbora, praktika, konfiantza, barre egitea … ezinbestekoa da . Giro horretan erekzioa galtzen bada, exzitazioa moteltzen bada, desioa galtzen bada be … gai izango gara egun horretan edota beste batean berreskuratzea.H or dago gakoa!

Kondoia gure bidaide izan liteke, zergatik ez!? Bera guri laguntzeko dago. Guk egin gura ditugun joko erotikoak lasai asko egiteko . Hau dena jakinda kondoia erabiliz babestuta gaudela askoz ere errazagoa izango da exzitatzea , errelajatzea , lubrikatzea eta abar luze bat. Eskerrak bera dagoela gure joko horietan gu lasai ibiltzeko.Bestela gure lagunarekin jolasean gaudenean arduratuta egongo ginen, eta ardura gure baitan agertzen denean gozatzea oso zaila da, plazera sentitzea zailagoa zer esanik ez orgasmoaren sentsazioa …


Imajina dezakezue txortan zaudela zure kuttunarekin, kondoi gabe, eta sarketa iraunten duen bitartean bata pentsetan “orain ezin naiz korridu, agoanta egin behar dut, kanpoan egin beharko dut … ”, beste aldean bere laguna pentsatzen du “Espero dut orain ez korritzea, ea noiz ateratzen duen ….” Gure burua pentsamenduetan galtzen bada plazeraren sentsazioa ahuldu egiten da … merezi du gozatzeko egiten dugunarekin ez gozatzea?

Zer esanik ez genitalez transmititzen diren infekzio eta gaixotasunak edota haurdun geratzea … ezta?...baina horiek aspaldidanik gogoan dauzkazue ezta?

Besarkada handi bana

agurtzane

Agurtzane Hormatza

2013, Martxoa 01
Arloa: Jo ta jo