Noiz egin?
Aupa denoi!!
Zelan zabiltzate? Animo eutsi ba … konturatu orduko denok oporretan egongo gara eta.Ez zarete bakarrak , etxekoak, lagunak,ikastolako langileak, beste leku batzuetan egiten dugunok lan , horrenbeste gaude oporren zain gaudenok!
Gaurkoan inoiz jorratu izan dugun gaia daukagu.Berdin da nongo ikastetxea den baina DBHkoa bada talde guztietan agertzen den gai bat izaten da.Noiz ote den momenturik egokiena “lehen aldia” izateko,zein den adina ….
Argi dago lehen aldi hori zakila baginaren barruan sartzen denean dela. Barrezka egongo zarete baina lehen aldi asko daude :musua, masturbazioak, lehen mutil edo neska laguna …. Eta beharbada neska bi badira edo mutil bi badira bikotea direnak ,zakila- baginaren sarketa ez da izango euren lehen aldia ezta?
Baina tira gaur “lehen aldi” famatu horri egingo diogu kasu.Dena dela hemen luzatuko dizuedana ia edozelako lehen aldiari aplikatu genioke,detaile eta ñabardura batzuk albo batera utzita noski.
Nik ezin dizuet esan zein den adin egokiena, beharbada horri buruz zuen gurasoek esango dizuete. Zuok ados egon ez arren, eurak dira printzipioz gehien ezagutzen zaituztenak.
Dena dela, zuon nahiari eutsi; momentu horren inguruko kontu batzuk luzatuko dizkizuet, zuoi lagundu gurean.
- Pentsatu zelan nahi duzun momentu hori izatea: zelako lekua, zelako laguna, zelako harremana lagun horrekin,zelako emozioak edota sentimenduak behar izango dituzun momentu horretan gozatzeko eta aurrera egiteko,zelako testu ingurua, zelako gauzak gertatuko diren, zelan gura duzu jokaera horiek bideratzea, zelan esango diozu gustukoa duzun edo deseroso sentitzen zaren,kondoia zuekin egongo den eta zelan erabiliko duzuen … pentsatu zer behar izango duzun baietz esateko egoera horri.
- Pentsa egizu be zelako egoeratan ez zenduan inolako harremanik izango.Argitu zure baitan , zeintzuk izango ziren baldintzak zuk ezetz esateko egoera horri.Eta gogoan eduki errealitatean ematen baldin badira zure lekua izateko.
- Lagunarekin gaudenean, momentu intimoa denean zoragarria izan daiteke. Une horiek biok elkartzeko, gozatzeko, ondo pasatzeko, bata bestearekin bat egiteko, lasaitzeko …. dira. Ez ahaztu, deseroso bazagoz, zuk ez duzuna nahi egiten bazabiltza, mina egiten badu … utzi egiten duzuna, eta berreskuratu zure irria, zuon gozamena, zuon lasaitasuna, zuon barrea eta algara … Beharbada hori ez da unea, beste baten izango da.
Konfiantza (gure buruarengan eta alboan daukagun lagunarengan)eta umorea ezinbesteko bidaideak izango dira edozelako lehen aldiak eta hurrengoak baita ere gozagarriak izateko.
Gure gorputza,gure burua ondo ezagutzea bidea asko erraztuko du … zalantza barik laguna!!
Hortxe dauzkazu pista batzuk,
Besarkada handi bana
agurtzane