Urrezko baloia

Kontaizu

kir29_1.jpg


kir29_2.jpg

Alemania aldatzen ari da. Geroz eta gutxiago falta da ekainaren 9an Munduko Futbol Kopa hasteko, eta Alemaniako hiriak itxuraldatuta daude. Futbol zelai bateko ateak diruditen autobus geltokiak, baloi itxura duten esferak, munduko jokalari onenen irudiak hormetako kartel eta marrazkietan

 

18. Munduko Txapelketa jokatuko da ekainaren 9tik uztailaren 9ra. Munduko futbol selekzio onenen arteko txapelketa bat antolatzeko ideia 1930eko hamarkadan sortu zen. Futbol txapelketak kudeatzen zituzten frantziar talde batek izan zuen burutazioa, Jules Rimel buru zutela. Lehen hiru garaikurrak urrezkoak izan ziren, eta Jules Rimel izena hartu zuten.

 

Bigarren Mundu Gerran eten egin zen txapelketa, baina hori bukatu eta bost urte geroago gaur egun duen oihartzuna hartzen hasi zen. Gaur egun munduko kirol ekitaldi entzutetsuena da Munduko Futbol Kopa, baita Olinpiar Jokoak baino gehiago ere. XX. mendearen bigarren erdian Europan eta Amerikan soilik jokatu zen, baina XXI. mendean lehen aldiz Asian jokatu zen (Hego Korea eta Japonian). Alemaniakoaren ondorengo edizioan, 2010ean, Afrikan jokatuko da (Hegoafrikan).
Mundu osoko 32 selekziok hartuko dute parte aurten. Aukeraketa egiteko sailkatze fase bat jokatzen da, eta kontinente bakoitzeko onenak sailkatzen dira. Alemanian zortzi multzotan egongo dira banatuta.
A: Alemania, Costa Rica, Polonia eta Ekuador. B: Ingalaterra, Paraguai, Trinidad eta Tobago, eta Suedia. C: Argentina, Boli Kosta, Serbia eta Montenegro, eta Herbehereak. D: Mexiko, Iran, Angola eta Portugal. E: Italia, Ghana, Amerikako Estatu Batuak eta Txekiar Errepublika. F: Brasil, Kroazia, Australia eta Japonia. G: Frantzia, Suitza, Hego Korea eta Togo. H: Espainia, Ukraina, Tunisia eta Saudi Arabia.

kir29_3.jpg

Alemaniako hamabi hiritan jokatuko dira partidak: Dortmund, Kaiserslautern, Kolonia, Gelsenkirchen, Hannover, Nuremberg, Berlin, Hamburg, Stuttgart, Frankfurt, Leipzig eta Munich. Iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera. Estadio txikienak 41.170 ikuslerentzako lekua du (Fritz Walter Stadion, Kaiserslautern), eta handienak, 74.176 (Olinpiar Estadioa, Berlin).

Dena ez da koparen urre kolorekoa

Hainbeste jende biltzen duen leku batek segurtasun neurri oso zorrotzak behar ditu, eta Alemaniako Warentest ikerketa institutu batek urtarrilean salatu zuenez, horietako lau ôarriskutsuakö dira. Eta ez da hori txapelketaren inguruan dagoen eztabaida bakarra. Emakumearen aldeko hainbat elkartek salatu dute Europako milaka prostituta joan direla Alemaniara Munduko Kopa dela-eta lana egitera.
Txapelketa zaharra da Munduko Kopa, eta alditik aldira zaharrago egiten ari da. Munduko Futbol Federazioak (FIFA) antolatzen du, eta gaur egun soilik Nazio Batuen Erakundeak onartzen dituen estatuetako selekzioei uzten die parte hartzen. Gales, Eskozia, Feroe Uharteak eta Ipar Irlandaren moduko selekzioek parte har dezaketen arren, estatu gabeko nazio askori ukatzen die eskubide hori, tartean, Euskal Herriari.
Etorkizuna, ordea, bestelakoa izateko bidean da. Mundua geroz eta globalagoa da, eta selekzioen lurraldetasun kontzeptua geroz eta gehiago galtzen ari da. Normala da, esate baterako, Alemaniako selekzioan jokalari turkiarrak aritzea; edo Espainiakoan, brasildarrak; edo Alemaniakoan, espainiarrak. Munduko Kopa Europan nazionalismoa pil-pilean zegoen garaian sortu zen, bi Munduko Gerren artean, herrialde bakoitzak bere mugak, ezaugarriak eta nortasuna azpimarratzeko beharra zuen garaian.

Gaur egun, beste futbol txapelketa batzuen moduan, Munduko Kopak diru izugarria mugitzen du. Markak, telebista eskubideakà. Partida irabazi edo ez baino gehiago dago jokoan. Goleo IV.a izeneko maskota bat ere badu. Baloi bat lagun duen lehoi bat da, eta aurki produktu askori salduko die bere irudia.
Edonola, ekainaren 9an munduko kopa finala irabazi duen selekzioaren kapitainaren eskuetan egongo da. 18. kopa da, eta orain arte soilik zazpi selekziok irabazi dute (parentesi artean txapelketa jokatu zen herrialdea):

Brasil

: 1958 (Suedia), 1962 (Txile), 1970 (Mexiko), 1994 (AEB) eta 2002 (Hego Korea eta Japonia).

Italia

: 1934 (Txekoslovakia), 1938 (Hungaria) eta 1982 (Espainia).

Alemania

: 1954 (Suitza), 1974 (Alemania) eta 1990 (Italia).

Argentina

: 1978 (Argentina) eta 1986 (Mexiko),

Uruguai

: 1934 (Uruguai) eta 1950 (Brasil).

Ingalaterra

: 1966 (Ingalaterra),

Frantzia

: 1998 (Frantzia).
Informazio gehiago webgune ofizialean ingeleraz frantzieraz gazteleraz

Kontaizu

2006, Maiatza 01
Arloa: Kirolak