1 Formularen anaia txikia
Orain dela urte batzuk inork ez zuen ezagutzen Fernando Alonso. Munduko 1 Formula Txapelketa bi aldiz irabazi du auto gidari espainiarrak. Hala ere, gaur egun jende guztia begira badu ere, kart bat hartu zuen lehen aldian aitaren arreta bakarrik bereganatu zuen. 1 Formula munduko auto azkarrenen arteko karrera da, eta maila horretara iristeko eman beharreko lehen pausoa da kartinga. Izan ere, horretan bakarrik korritu daiteke automobolismoan 18 urte izan arte. Motor bat duen ibilgailu baxua da karta. Altuera txikia duenez, oso aproposa da zirkuitu batean abiadura lasterketak egiteko, ia ezinezkoa baita hankaz gora jartzea. Martxoan hasiko da 2007ko 1 Formula txapelketa, baina karrerak ikusteaz gain korritu nahi dituenak Euskal Herrian badu kartingean aritzeko nahikoa zirkuitu. Errepide normaletan debekatuta dago karrerak egitea. Errepide guztietan abiadura muga bat dago, eta ez da komeni muga hori gainditzea, norberaren eta besteen segurtasuna arriskuan ez jartzeko. Abiadura atsegin dutenek zirkuituetan dute euren abilezia erakusteko aukera. Kartinga da automobilismoaren oinarria eta harrobia, batez ere, zirkuituetako abiadura txapelketetakoa. Euskal Herrian kartingean aritzeko hiru zirkuitu nagusi daude, Lapurdin, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta horietan, euro batzuen truke, kart bat alokatu eta Fernando Alonsoren moduan aritzeko aukera dago. Kart saioak laburrak dira, baina zirkuituari buelta batzuk ematea nahikoa da abiaduraren barruko harra jateko. Hauek dira salneurriak.
(Lapurdi) 5 eta 12 urte bitartean: 7 euro 2 urtetik gorakoak: 12 euro
(Gipuzkoa) 10 urte artekoak: 8 euro 11tik gora (200 cc.): 14 euro
(Bizkaia) 5 urte artekoak (heldu batekin bi pertsonentzako kartean): 17 euro 6 eta 7 urte artekoak: 10 euro 8 eta 11 urte bitartekoak: 13 euro 12 eta 14 euro bitartekoak: 15 euro Itzuli batzuk eman eta karting karreratan lehiatu nahi duenak automobilismo federaziora jo behar du izena ematera (Frantziakora, Euskal Autonomia Erkidekora edo Nafarroakora. Kartak ez dira merkeak, eta 2.000 euro inguru balio ditu korritzen hasteko moduko kart arrunt batek. Beste kirol batzuetan ez bezala, kartingean ez da nahikoa soilik norberak zaletasun handia izatea. Gurasoen babesa ezinbestekoa da, batez ere ekonomikoa, eta zer eginik ez dago babes hori gabe. 1 Formulan edo beste motor karrera batzuetan ere, abila izateak ez du ezertarako balio babes ekonomikorik gabe; gidari onenak aurrean aritzen dira auto onenak dituztelako, eta horrek dirua balio du.
Iaz Nafarroan soilik egin zen karting txapelketa. Nafarroan ez dago karting zirkuiturik, eta federazioak hiri zirkuituak prestatzen ditu txapelketa antolatzeko, herri bateko kaleetan eta industriaguneetan. Iaz, besteak beste, Faltzesen, Mutilobeitin eta Altsasun korritu ziren karrerak. Datorren urtean Los Arcosen motor karreratako zirkuitu handi bat egingo dute, Euskal Herriko handiena, baina ordura arte orain arteko moduan jarraitu beharko dute kart gidariek. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabara ez zen iaz txapelketarik antolatu, baina aurten inoiz baino indar gehiagorekin dator kartinga. Epsilon-Euskadi Gipuzkoako auto eskuderiak gidariak aukeratzeko proba batzuk antolatu ditu. Horietan izena emateko epea otsailean amaitu zen, baina kartingean hasi nahi duenak baditu beste aukera gehiago ere. Iaz ez bezala, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izango da karting txapelketa, eta oraindik noiz jokatuko den erabaki ez bada ere, Olaberrian eta Villarcayon (Espainia) jokatuko dela aurreratu daiteke. Aurtengo berritasun nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia Kopa izango da. Gipuzkoako Aldundiak lehen aldiz txapelketa hori antolatu du 1991 eta 1994 urteen artean jaiotako gazte gipuzkoarrentzat. Apirilaren 21ean eta 22an jokatuko da Olaberrian; izena emateko epea otsailaren 22an zabaldu zen eta apirilaren 10a arte egongo da irekita. 6 euroren truke, izena ematen dutenek gidatze eta mekanika ikastaroa jasoko dute entrenatzen eta lehiatzen hasi aurretik. Izena Olaberriako zirkuituan eman behar da. Gida baimena atera aurretik merezi du zirkuitu batera joan eta kart bat gidatzeak. Gaur egungo 1 Formulako gidari asko horrela hasi ziren. Horrek ez du esan nahi kart batean esertzen den edonor 1 Formulara iritsiko denik, baina azkarra izanez gero eta korritzen segitzeko gogoa izanez gero, merezi du babesa bilatu eta aurrera segitzen saiatzeak.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabara ez zen iaz txapelketarik antolatu, baina aurten inoiz baino indar gehiagorekin dator kartinga. Epsilon-Euskadi Gipuzkoako auto eskuderiak gidariak aukeratzeko proba batzuk antolatu ditu. Horietan izena emateko epea otsailean amaitu zen, baina kartingean hasi nahi duenak baditu beste aukera gehiago ere. Iaz ez bezala, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izango da karting txapelketa, eta oraindik noiz jokatuko den erabaki ez bada ere, Olaberrian eta Villarcayon (Espainia) jokatuko dela aurreratu daiteke. Aurtengo berritasun nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia Kopa izango da. Gipuzkoako Aldundiak lehen aldiz txapelketa hori antolatu du 1991 eta 1994 urteen artean jaiotako gazte gipuzkoarrentzat. Apirilaren 21ean eta 22an jokatuko da Olaberrian; izena emateko epea otsailaren 22an zabaldu zen eta apirilaren 10a arte egongo da irekita. 6 euroren truke, izena ematen dutenek gidatze eta mekanika ikastaroa jasoko dute entrenatzen eta lehiatzen hasi aurretik. Izena Olaberriako zirkuituan eman behar da. Gida baimena atera aurretik merezi du zirkuitu batera joan eta kart bat gidatzeak. Gaur egungo 1 Formulako gidari asko horrela hasi ziren. Horrek ez du esan nahi kart batean esertzen den edonor 1 Formulara iritsiko denik, baina azkarra izanez gero eta korritzen segitzeko gogoa izanez gero, merezi du babesa bilatu eta aurrera segitzen saiatzeak.
Egilea:
Jon Ordoñez
Argazkiak: Sporfoto