Bolt, azkarrena
100 metroetako lasterketa da atletismoan abiadura handienaren adierazlea. Lasterketa motza da, eta 1968. urtean Jim Hines AEBetako atletak marka ondu zuenetik, 10 segundo baino lehen burutzen dute munduko atleta azkarrenek. 100 metroen markaren historia 1912. urtean hasten da, uztailaren 6an, Suedian. Don Lippincott estatubatuarrak 10,6 segundotan ezarri zuen lehen marka.
Garai horretan, ordea, denboraren neurtzea eskuz egiten zen, eta ehunenekorik ez zen izaten; horregatik marka bera atleta batek baino gehiagok egiten zuen. Hinesekin batera, esate baterako, Ronnie Ray Smith eta Charles Greenek estatubatuarrek ere geratu zuten kronometroa 10 segundoren azpitik 1968ko ekainaren 20ean.
Kontaketa elektronikoa hilabete batzuk geroago hasi ziren egiten, 1968ko urriaren 14ean, eta orduan ere Hines izan zen lehen marka ezarri zuena, 9,95 segundo. Denbora ehunenekoetan zenbatzen da harrezkero, eta Boltekin batera, abiaduraren izen handienak Carl Lewis AEBetako atleta eta Asafa Powell Jamaikakoa izan dira. Ondokoa da denbora elektronikoki zenbatzen hasi zenetik, 10 segundotik behera ondu diren markak:
-
9,95 Jim Hines AEB 1968ko urriak 13
- 9,93 Calvin Smith AEB 1983ko uztailak 3
- 9,93 Carl Lewis AEB 1987ko abuztuak 30
- 9,93 Carl Lewis AEB 1988ko abuztuak 17
- 9,92 Carl Lewis AEB 1988ko irailak 24
- 9,90 Leroy Burrel AEB 1991ko ekainak 14
- 9,86 Carl Lewis AEB 1991ko abuztuak 25
- 9,85 Leroy Burrel AEB 1994ko uztailak 6
- 9,84 Donovan Bailey Kanada 1996ko uztailak 27
- 9,79 Maurice Greene AEB 1999ko ekainak 16
- 9,77 Asafa Powell Jamaika 2005eko ekainak 14
- 9,77 Asafa Powell Jamaika 2006ko ekainaren 11
- 9,77 Asafa Powell Jamaika 2006ko abuztuaren 18
- 9,74 Asafa Powell Jamaika 2007ko irailaren 9a
- 9,72 Usain Bolt Jamaika 2008ko maiatzak 31
- 9,69 Usain Bolt Jamaika 2008ko abuztuak 16
- 9,58 Usain Bolt Jamaika 2009ko abuztuak 16