Anatoli Karpov: "Xakeak bere distira galdu du"

Jon Ordoñez

Hogeita bost urte geroago Anatoli Karpovek eta Gari Kasparovek elkarren aurka jokatuko dute aste honetan. Munduko bi xake maisu handienak Valentzian dira egun hauetan (Herrialde Katalanak) garai bateko lehia denon gogoan.

Karpovek, ordea, ikusmin guztiari aurre egin, eta esaldi borobil horietako bat bota du: "Xakeak bere distira galdu du". Munduko eta Errusiako xake federazioek azken hamabost urteetan egindako lanarekin etsita dagoela ere esan du.

Horrela ote da? Gerra Hotza amaitu eta gero, galdu ote du distira xakeak? Edo jokalari, federazio eta gobernuen ika-mikek eraman dute distira galtzera?

Karpov eta Kasparov izan ziren 1993. urtean xakearen mundu bitan zatitu zutenetako erantzuleetako batzuk. Bakoitzak egin beharko du bere hausnarketa eta xakeak behar duen mailara igotzeko behar diren ahaleginak.

Jon Ordoñez

2009, Iraila 22
Arloa: Kirolak