Sanba, 2016an ere

Jon Ordoñez

Rio de Janeirok hartuko du 2016an Londresen lekukoa. Brasilgo hiri horretan jokatuko dira zazpi urte barru Olinpiar Jokoak. Bozketa pasa den ostiralean egin zen, eta emaitzak hiru desio zapuztu (Chicago, Tokyo eta Madril) eta galdera bat utzi du airean: zergatik aukeratu dute Brasil, bi urte lehenago Munduko Futbol Kopa bertan jokatuko bada?

Erantzun asko egon litezke, baina garbi dago Brasil gora datorren herrialdea dela. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak beti hartu izan du hori aintzat erabakia hartzerakoan, eta gaur egun garbi dago Hego Amerikak behar duen bultzada (mendeetan egon da baztertuta) Brasilen eskutik etorri beharko duela, beste batzuen artean.

Arrazoi politikoak eta ekonomikoak alde batera utzita, Brasilek munduko kirolzaleen arreta bereganatuko du 2014tik 2016ra, eta merezitako zorionekoa merezi dute hori lortu dutenek. Festa eta dantza lotzen dizkiote topikoek Brasili, baina kasu honetan, lan onaren ikur ere bihurtu da.

BRASIL 2016, datuetan                                                            

 

  • Noiz: 2016ko abuztuaren 5etik 21era.
  • Aurrekontua: 9.900 milioi euro.
  • Instalakuntzak: 33.
  • Olinpiar Hiria: 17.700 ohe, 12 solairuko 32 eraikinetan banatuta.
  • Finantzaketa: Aurrekontuaren laurdena finantzatuko dute diru publikoarekin.
  • Sarrerak: 25 euro balioko dute batez beste.

 

 

Jon Ordoñez

2009, Urria 05
Arloa: Kirolak