Arma, tiro, pum!
Udazkenak berarekin ekarri ohi hego haizea, eta zuhaitzetako hostoak erori bitartean, zerua zeharkatzen dute hainbat eta hainbat hegaztik, Europa iparraldetik hegoaldera, negu epelago baten bila. Ohikoak dira udazkeneko goiz garbietan tiroak Euskal Herriko mendietan, eta ohikoak dira mendi horietan ehiza postuetan. Nork ez du ikusi goizean goiz ehiztari bat bere eskopeta hartuta autora igotzen? Nork ez ditu ikusi uso bandoak bat bestearen atzetik Euskal Herria zeharkatzen?
Garai batean asko ziren Europa iparraldetik hegoaldera bidean Euskal Herrian geratzen ziren hegaztiak. Soro eta baratza gehiago zegoen orduan janaria aurkitu eta gordelekua egiteko. Euskal Herria, ordea, aldatu egin zen XX. mendean, eta gaur egun gehiago dira argindar dorreak, fabriketako eta errepideetako hotsak, handiagoa gaueko iluminazioa, eta guzti horren ondorioz, pasoan ikusten dira gaur egun usoak eta birigarroak, eta oilagorrek soilik hartzen dut elur Euskal Herrian geratzeko.
Gizakia haragijale denetik existitzen da ehiza, eta milaka urteetan bizirauteko gizakiaren ohiko jardueretako bat izan da. XIX. mendean, ordea, su-armak garatzearekin batera, kirol modalitate bihurtu zen, eta aisialdirako jarduera bihurtu zen. Euskal Herrian ere izaera aldaketa hori izan zuen ehizak XX. mendean, eta gaur egun jada inork ez du ehizatzen goseak behartuta; beste zaletasun bat baino ez da. Legeek ere kirol izaera aitortzen diote ehizari, baina kirolaren muga gainditzen duela argudiatzen duenik ere bada, beste izaki bizidun batzuk hiltzen dituen heinean.
Europa iparraldean hotzak estutzen dituenean egiten dute euren bidaia hegazti migratzaileek. Hegaztiak ehiza xehea deritzanaren barruan sartzen dira, erbia eta beste ugaztun espezie txikiekin batera. Batzuk mendietan postuetarako altxatzen diren aldamioetatik, eta beste batzuk, txakurrarekin, lurretik. Ehiztarien tiroez eta arriskuez ohartarazten duten mendizaleak ere badira, eta ehiza garaian mendira joateari uko egiten diotenek ere bai. Nola bat egin, ordea, bi kirol modalitate horiek? Eztabaida mahai gainean dago, eta oraindik bada hausnaratzeko denbora. Esaerak dioen bezala, azkar eta ondo, usok hegan.