Lehen Kirol Haerria

Jon Ordoñez

Gogoangarria benetan pasa den igande honetan, abenduak 27, Donostiako Anoeta belodromoan bizi izandakoa. Ez, aurten ez da izan Euskadi gizonezkoen futbol selekzioaren partidarik, baina igandekoak ondo baino hobeto irudikatzen du Euskal Herriko kirolariek diren bezala agertzeko nahia, alegia, Euskal Herriko Kirolariak.

Azken urteetan manipulatu egin da Euskadi gizonezkoen futbol selekzioaren gaineko eztabaida. Euskadi futbol selekzioak beti izan du Euskal Herriko jokalarien eta zaleen ordezkari izateko nahia, ofizialtasuna aldarrikatzearena izan duen moduan. Edukiz hustu nahi izan dute, ordea, mamia kendu, eta Euskal Herria izena kenduta planto egin dute jokalariek.

Lurraldetasuna eta ofizialtasunaren bidean, ordea, protagonista garrantzitsuenak direnek aurrera pausoa eman dute.  Euskal Herriko kirolariak batuko dituen erakundea sortu dute, "milaka eta milaka urtez, belaunaldiz belaunaldi jasotako nortasunari" eutsi nahi diotela esanez. "Guk maitasuna, gogoa, grina, beharra eta nahiaren kultura ditugu", azaldu zuten igandean belodromoan.

Eta harmailetan bildutako jendea ikusita, garbi dago Euskadi gizonezkoen futbol selekzioak zuen babesa badutela kirolariek ere eurek eurentzako jarri duten lehen harri honetan: Kirol Haerria. Ez federazio, ez erakunde, ezta bestelako talderik ere. Gaiari heldu diote. Zatitu nahi izan dituzten unean, bildu egin dira.

Jon Ordoñez

2009, Abendua 28
Arloa: Kirolak