Motorra amets, ametsa motor

Iker Zabala

Kirolean gorenera iristea malkartsu eta konplexua dela sobera badakigu. Motiboak, oso ezberdinak, baina eliteko txapelketetan lehiatzeraino egin beharreko bidea, nahiz eta jarduerarako ahalmen aparta izan, zailtasunez josia dago beti. Oinaze nabarmenena, zenbaitetan, kantitatea da. Futbolaz bizi nahiko luketen gazte guztien gainetik izateak esigitzen duena ez da nolanahikoa. Mintzatu izan gara beste hainbatetan ere, euskal lurraldean esaterako, tenisarekin edo golfarekin dagoen hutsunea, inguruan azpiegitura egokiak ez izateak suposatzen duen zama disziplina hortako kirolari potentzialarentzat. Beste batzuetan, halere, eta elementu komunak badaude ere, arazoak oso bestelakoak dira.

Motordun kirolak lirateke, zentzu hontan, adibidirekin garbienak: ez da nahikoa bolantearen edo motorren mandoen gaineko talentua izatearekin, eta motorrak tradizioa duen tokian jaio izanak ere ez du ezer bermatuko. Inbertsio nabarmena esigitzen duten jarduerak izaki, munduan jada integraturik dagoenaren erabateko legitimazio eta konfidantza beharko du zirkuitoan sartu nahiko lukeen pertsonak. Euskal lurraldea ez da akaso oparoegia izan motorraren erresuman, gutxienik lasterketa ziruitoen eremuan.

Motorretan Efren Vazquez dugu ezbairik gabe protagonistarik nabarmenena, mundialean aritzen baita urtetik urtera, lasterketa bakanen baten podium-era igotzera ailegatu den arte. Autoetan, are zailagoa da, denarekin, askoz ere gutxiago baitira maila desberdinetako txapelketetan parte hartzen dutenak. Bada, euskal historiak zentzu hontan izan dituen gabeziak estaltzeko arduraduna Igor Urien gazte abadiƱotarra izan daiteke akaso, azken garaietako sentsazioa eta 18 urte eskasekin emaitza paregabeak lortu dituena.

2013a urte handia izan daiteke bizkaitarrarentzat, izan ere, Emilio de Villota piloto ohiaren interesa piztea lortu du, eta horrela, Emilio de Villota Motorsport taldearen barnean, F3 European Open txapelketaren barnean lehiatuko du. Oraindik ere elitetik urrun, baina ondo arituz gero, etapak egoki erretzen joanez gero, Renault-eko Worls Series horien barnean integratzeko aukera izango luke. Eta bertan bai egongo zatekeen AbadiƱokoa bere bizitzako ametsaren atarian: Formula 1 zirkuitora ailegatzea.

kirolak 13 02 03

Urruti daude denarekin helburu horiek, oraindik ere kimerikoa dela aitortzen baitu Urien berak, eta 2015a baino lehen gauzaezin lirateke, ziur asko. Azkar joatea bidea den kirol batetan, xedeak markatzean azkarregi joateak tokiz kanpo ezar baitezake kirolaria. Denarekin, ametsak presente izateak osa dezake, jar daitezkeen aparailu mekanikoen gainetik, gorenera iristeko motorrik eraginkorrena.

Iker Zabala

2013, Otsaila 03
Arloa: Kirolak