Berehalako mezularitza, lagunekin uneoro kontaktuan egoteko
Berehalako mezularitza posta elektronikoaren antzekoa da, baina jasotzaileak berehala jasotzen du gure mezua eta segituan erantzuteko aukera dauka. Konektatzen garenean gure lagunetatik zeintzuk konektatuta dauden ikusteko aukera daukagu, eurek ere gu konektatu garela ikusiko dute eta eurekin berriketa egin ahal izango dugu denbora errealean. Beraz, chat berriketa sistemen eta posta elektronikoaren arteko nahasketa da. Ingelelesez Messenger esaten zaie bat-bateko mezularitza sistemei eta euskaraz dagoen horrelako zerbitzu bakarrak Jalgi-Talki du izena. Berehalako mezularitza programan leihotxo bat daukagu mezuak idazteko eta emoticons ikonoak gehitzeko. Jasotzaile bati edo gehiagori bidali eta berehala jaso dezakegu erantzuna. Azken bertsioetan gero eta aukera gehiago datoz, hala nola, audio bidezko elkarrizketak egiteko aukera, telefonoa ordezkatuz, online jokoetan beste lagunekin telematikoki lehiatzeko aukera eta batak besteari artxiboak eta programak bidaltzeko aukera. Berehalako mezularitza sistemei esker sare sozial modukoak sortzen dira, unean unekoak, baina noizean behin deskonektatuta egotea komeni da eta badira dependentzia kasuak ere, gauza guztiekin bezala ez baita komeni gehiegi obsesionatzea.