Etxea ere nire i-kastola da

Gorka Julio

sa26.jpgGaurkoan urruneko ikasketaz jardungo gara, baina bere zentzu zabalenean. Hau da, berez internet bidezko (e-learning) bezala ezagutzen denaz eta internetek ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz lor daitezkeen jakintzak ere aztertuko ditugu. E-learning edo i-rakaskuntza, zer da? I-rakaskuntza (internet bidezko ikasketa) Internetek ematen dituen aukerak hezkuntzan aprobetxatzearen ekintza bezala defini daiteke. Beste hitz batzuetan, ordutegi eta kokapen geografikoaren menpe ez dagoen ikasketa prozesu bat da i-rakaskuntza. Non erabili daiteke? Aplikazioak asko izan daitezke baina hauek izan daitezke interesgarrienetarikoak. Unibertsitateetan, ikasleek klasez kanpoko praktikak edo egin beharrak egiteko aukera ematen du. Klasean emandakoa indartzeko laborategi birtualak ere egin daitezke. Azken muturreraino eramaten badugu, ikasketa prozesu guztia ere internet bidez egin daiteke, hori da hain zuzen ere UOC-ek(Universitat Oberta de Catalunya) http://www.uoc.es/web/esp/index.htmlegiten duena adibidez. Eskola eta Ikastoletan, aurreko adibidetik eratorri daitezkeen aplikazioaz gain, irakasleak gidaturiko internet bidezko ikasketa prozesu bat abia daiteke. Era honetan ikastetxean egiten denaz gain irakasleak bidalitako lana internet bidez egin, irakasleak hau zuzendu eta eztabaida parte hartzaile bat ere eman daiteke, ikasketa prozesua dinamikoagoa bihurtzeaz gain denontzako aberatsagoa izan baitaiteke. Beste alde batetik, eskoletako eta ikastoletako irakasleei begira euren eten gabeko ikasketan laguntza handikoa izan daiteke. Bere denbora hobeto antolatzeko aukera ematen zaio irakasleari eta ikasi behar dituen gaiak ikasteaz gaian, berarekin batera lan berdinean ari direnekin gaia eztabaidatzeko, komentatzeko edo galdera denon artean konpontzeko aukera ederra ematen du. Berriro ere denon artean ikasketa prozesu osatu eta sortzaileago bat lortuz. Zer behar da i-rakaskuntza prozesu bat abiatzeko? Gehienetan gogoa eta jendearen prestakuntza minimo batzuk behar izaten dira. Ez dira asko, jadanik i-rakaskuntza era egokian kudeatzeko tresnak badaude eta hauek ezagutzeko eta erabiltzeko lan pixka bat hartu behar den arren ondoren dena erraz egiten da. Esan daiteke, beraz, internet erabiltzeko jakintza minimoak dituen pertsona orok duela plataforma hauek erabiltzeko gaitasuna, azalpen batzuk emanda.

  • li>Plataforma hauetako ezagunenak hauek izan daitezke:

Plataforma guzti hauek orokorrean komunak diren ezaugarri batzuk dituzte, i-rakaskuntza prozesua jarraitu eta aurrera ateratzeko, beti ere segimendu bat eginda. Komunak izan daitezkeen ezaugarriak hauek izan daitezke:

  • Foroak
  • Ikasle, irakasle eta tutoreak kudeatzeko sistema
  • Edukiak txertatzeko era erraza
  • Ikastaroak sortzeko kudeaketa sistema
  • Kanpoko paketeak sartzeko aukerak
  • Beste hainbat tresna: wikiak, txat gelak, ekimenen egutegia etab.

Interneten ikasi daitekeena ez da i-rakaskuntzara mugatzen Internetek aukera asko ematen dizkigu interesatzen zaizkigun gauza guztietan sakondu ahal izateko. Ez da i-rakaskuntza sistema bat behar gure jakintzak zabaldu ahal izateko. Hona hemen gure jakintzak handitzeko erabili daitezkeen lotura sorta bat: Google (http://www.google.com): Bilatzaile bat den arren, mundu osoko jakintzaren datu base bat ere uler daiteke, azken finean hori baita Google. Google Scholar (http://scholar.google.com): Testu akademikoak aurkitzeko Googlek eskaintzen duen beste zerbitzu bat. Wikipedia (http://eu.wikipedia.org): Denon artean eraikitako entziklopedia irekia. Elhuyar hitzegia (http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.htm): Elhuyar hiztegia interneten, EU->ES eta ES->EU itzulpenak egin daiitezke. Euskalterm (http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm): Terminologia banku publikoa. Euskara, Gaztelera, Frantsesa, Ingeles eta Latin terminoak bila daitezke. Hiztegia 3000 (http://www1.euskadi.net/hizt_3000/indice_c.htm): EU->ES eta ES->EU itzulpenak egin daitezke. Google Books (http://books.google.com): Liburutegi unibertsalaren bidean Googleren ekimena libur digitalizatzeko. Open Content Alliance (http://www.opencontentalliance.org): Liburutegi unibertsalaren bidean beste ekimen bat, Yahook bultzatua. Armiarma.com ekimena Klasikoen gordailua (http://klasikoak.armiarma.com/) Literaturako testu klasikoen webgunea: liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak, e.a. Basquepoetry.net (http://www.basquepoetry.net/): Euskal poesiaren ataria Bertso eta olerkien hemeroteka (http://urkiza.armiarma.com/): Julen Urkiza-ren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografia-ren gainean garatutako ekimena. Literatur Aldizkarien Gordailua (http://andima.armiarma.com/): Ibinagabeitia proiektua: 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta. Kritiken hemeroteka (http://www.armiarma.com/kritikak.htm) : Euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua. Literatur Emailuak (http://www.armiarma.com/emailuak.htm): Literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko asteroko albistegia; harpidetza doan. Euskal Lokuzioak Sarean (http://intza.armiarma.com/): Intza proiektua: euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera. Zaldi Ero idazleekin (http://zaldiero.armiarma.com/): Berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.

Gorka Julio

2006, Otsaila 01
Arloa: Sarean