Internet, bidaiatzeko gida berria
Azken urteotan bidaiak planifikatzeko era asko aldatu da. Lehengo agentzia eta gida turistikoak erabiltzetik internet era masiboan erabiltzera pasatu gara.Bidai bat planifikatzeko internet tresna paregabea dela azaldu nahi dugu hemen. Bidaiak planifikatzeko modua asko aldatu da eta jadanik internet bilakatu da tresnarik garrantzitsuena. Bidaia bat antolatu nahi dugunean egiten dugun lehenengo gauza joan behar dugun tokiaren inguruko informazioa biltzea izaten da. Lekuaren informazio orokorra biltzen Lekuaren informazio orokorra biltzeko egiteko gauza hoberena Google, Yahoo edo beste bilatzaile orokor bat erabiltzea da. Biltzeko datu interesgarrienak hauek izan daitezke: Moneta, bisatua behar den, klimaren ezaugarriak, garraioaren egoera, historia etab. Informazio gehien topatu dezakezuen tokia gobernuaren edo lekuko udaletxearen web gunea izaten da. Bilatzaileez gain web gune hauek informazio hau biltzen lagundu dezakete Wikipedia Jendearen aportazioez egindako entziklopedia askea. Bertan herrialde eta lekuei buruzko informazio asko lortu daiteke. Encarta Microsoften Encarta entziklopedia ezagunaren bertsio elektronikoa. Bertan ere informazio asko aurki daiteke. Google Maps Munduko leku askoren kale eta lekuen informazioa lortu dezakegu. Bilaketa era honetan egin daiteke kalea + zenbakia, herria, herrialdea. Gauza konkretuak bilatu nahi baditugu aldiz, adibidez kale batetik gertu dauden hotelak hotel loc: jarri beharko genuke aipatutako sententziaren aurretik. Adibide praktiko bat, Donostiako Askatasunaren hiribidetik gertu dauden hotelak aurkitzeko: hotel loc: Askatasunaren hiribidea, Donostia, Spain Garraioa aukeratzeko lekuak Gusto guztietarako bidaia nola egin aukeratzeko zenbait helbide: Hegazkinez Ryan Air Kostu baxuko hegaldiak egiten dituen konpainia bat. Euskal Herrian Biarritzetik ateratzen da. Easy Jet Kostu baxuko beste konpainia bat. Konpainia honen hegaldiak Bilbotik ateratzen dira. Vueling Estatu Espainolean zehar ibltzeko kostu baxuko konpainia da. Konpainia honen hegaldiak Bilbotik ateratzen dira. Iberia Estatu Espainoleko konpainiarik zaharrena. Zenbait eskaintza interesgarri aurki daitezke noizean behin. Air France Frantziar estatuko konpainia. Hemen ere zenbait eskaintza interesgarri topa daitezke internet bidez. Lurrez Alsa Autobus konpainia hau Estatu Espainoleko garrantzitsuenetako bat da. Honen bidez Estatu Espainoleko leku askotara joaz gain, nazioarteko bidaiak ere egiten ditu. Renfe Estatu Espainiarreko tren konpainia ezagunean. Bere webgunetik txartelak erosteko aukera ematen du eta batzuetan eskaintza bereziak ere aurki daitezke. Sncf Estatu Frantseseko tren konpainiak ere internet bidez txartelak erosteko aukera ematen du. Oso eskaintza interesgarriak daude Parisera joateko. Kotxeen alokairua Batzutan interesgarria izan daiteke kotxe bat alokatzea, batez ere garraio egokiak ez dauden herrialdeetan. Hona hemen aukera batzuk: Avis Kotxe alokairuen inguruko enpresa garrantzitsuenetako bat da Avis. Munduko leku askotan daude enpresa honen egoitzak. Hertz Hertz ere kotxeen alokairuaren inguruko enpresa garrantzitsu bat da. Gauza interesgarrienen artean internet bidezko kotxeen alokairuak dira. Noizean behin eskaintza interesgarriak topa daitezke. Pepe Car Pepe Car konpainiak Estatu Espainiarrean kotxeen alokairua eskaintzen du. Oso prezio onak dituzte eta beraien webgunetik kotxea alokatzeko aukera ematen dute. Non lo egin Non ostatu hartu izaten da bidaietan aurkitzeko gauzarik zailena. Bakoitzak bere neurrien araberako ostatua ere aukeratu izaten nahi du. Hemen hainbat aukera ematen dira: Vaya Camping Estatu Espainiarreko eta Frantzeseko, Italiako, Suizako etab. kanpinei buruzko informazioa ematen du. REAJ Espainiako Aterpetxe Sarearen orrialdea. Hostelling International Munduan zehar aterpetxeak topatzeko web gune bikaina. Interhotel Hotelei buruzko informazio asko ematen duen web gunea. Ikusi duzuenez beraz internetez bidaiak planifikatzeko aukera oso zabala da. Konparatzeko eta gauza berriak topatzeko aukera handia ematen du. Planifikazioa batzutan nekagarria egin daiteke baina planifikazioa bidaiaren parte bat bezala ulertzen badugu, bidaia jadanik hasi dela konturatuko gara. Hala ere gogoratu, askotan ez da urrutira joan behar ondo pasatu ahal izateko eta gure ingurunean ere leku zoragarriak aurki ditzakegu.