eAuzolan

Kontaizu

sa32.jpgInternetek ematen duen komunikazio ahalmenari esker gero eta errazagoa da hainbat pertsonen artean taldean lan egitea. Orain arte erabili ditugun (eta erabiltzen ditugun) komunikazio tresnak hala ere ez daude elkar lanean ekiteko erabat zuzendurik. Hau da, lan hau egiteko tresna bereziak daude eta gehiago sortzen ari dira. Tresna hauek ezagutuko ditugu gaurkoan. Orain arte talde lanean aritzeko, hau da, dokumentuak eta fitxategiak trukatzeko, posta elektronikoa erabiltzen genuen. Posta elektronikoa tresna oso erraza egiten zaigu askori posta arruntaren filosofiatik gertu baitago. Posta elektronikoak hala ere, hainbat arazo ditu era honetako lanak egiteko orduan:

  • Elkar trukatzen diren dokumentu eta fitxategien bertsio ezberdinak egon daitezke.
  • Fitxategi edo dokumentu bat zeinek duen jakiteko zailtasunak
  • Sortzen den ezagutza posta elektroniko truke batean gelditzen da baina beharbada besteentzat ere interesgarri litzateke (adib. arazo baten konponketa)
  • Ezin da lana batera egin. Pertsona batek lana amaitu behar du besteak jarraitu ahal izateko.

Posta elektronikoa VS Wikiak

Posta elektronikoak eta orain arte erabili ditugun komunikazio tresnak dituzten gabeziak betetzeko, hainbat tresna sortu dira. Hauen artean garrantzitsuena wikiak dira. Wiki(hawaiar wiki wiki, ÔÇ£azkar") hitzetik dator. Erabiltzaileek era erraz eta azkar batean edukia sortu, aldatu eta ezabatu dezakete web gune antzeko tresna honetan. Funtzionalitate hauek wiki bat elkarlanerako tresna paregabe batean bilakatzen dute. Wikiek dituzten beste ezaugarri batzuen artean:

  • Hainbat pertsonek batera editatu dezakete dokumentu bat.
  • Dokumentu horrek jasandako aldaketa guztiak gordetzen dira eta berreskuratu daitezke.
  • Editatzen errazak eta azkarrak dira.
  • Aldatzen ari bada ere edizio arau berezi batzuk erabiltzen dituzte edizio prozesua errazteko.
  • Normalean sortutako dokumentuetan bilaketak egiteko aukera dago.

Wikien edizio prozesua

Teknikoki wikiek duten gauzarik interesgarriena bere erraztasuna da. Erraztasun hau HTML bezalako kodeketa erabili beharrean teknikoak ez diren erabiltzaileentzat errazagoak diren beste teknika batzuk erabiltzean dago, baina momentuz ez dago estandarizatua. Hasieran wiki sistema guztiek WikiWikiWeb originalaren edizio sistema erabiltzen zuten. Wiki arruntek estekak bakarrik egiteko aukera ematen dute. Beste batzuek aldiz taulak, irudiak, formulak etab. egiteko kodeketa ere onartzen dute. Orain konplexutasuna eta aniztasuna da nagusi eta beraz sistema ezberdinek edizio sistema ezberdina dute.

CamelCase

Hasieran estekak sortzeko era honetako hitzak erabiltzen zituzten. Era honetako hitz konposatuetan hitz bakoitzaren hasieran letra larria erabiltzen da eta hutsuneak desagertzen dira. Era honetan automatikoki esteka bat sortzen zen eta esteka horretan sakatuz orrialde berri bat editatzeko aukera ematen zen.

Sandbox

Sandbox-a wiki askotan egoten den gune bat da. Gune honetan wikian esperientzia ez duten erabiltzaile berriek probak egin ditzakete. Era honetan, erabiltzaile berria trebatu egiten da eta ez ditu beste artikuluak probak egiten aldatzen.

Aldaketen kontrola

Wikiak gauza ireki bezala diseinatu dira. Askotan egiten diren aldaketak okerrak edo desegokiak badira, aurreko bertsioetara itzultzeko aukera ematen dute. Horretarako ÔÇ£Azken AldaketakÔÇØ izeneko mekanismoa dago. Bertan denbora konkretu batean egin diren azken aldaketak ezagutzeko aukera ematen da. Aldaketa kontrola egiteko beste tresna bat ÔÇ£Berrikuspenen HistoriaÔÇØ da. Erabiltzaile batek egindako aldaketa bat ikusi eta ÔÇ£diffÔÇØ ekintza bitartez bertsio hori eta berrikuspen historian gordetako batekin desberdintasunak ikus ditzake eta nahi izanez gero berreskuratu. Wiki sistema batzuk hauetaz gain zenbait artikulu jarraitzeko aukera ematen duten tresna batzuk ere eskaintzen dituzte. Era honetan, erabiltzaile batek artikulu bati jarraipen berezi bat eskaintzen badio, bertan egiten diren aldaketak egokiak diren edo ez ezagutzeko aukera ematen zaio.

WYSIWYG (What You See Is What You Get)

Wiki sistema askok erraztasuna areagotzeko WYSIWYG editore bat ekartzen dute. Editore honen bidez lehen komando bereziekin egin behar ziren edizioak botoiak sakatuz egiten dira. Honek erraztasun handiagoa eman dio.

Wiki sistemak

Wiki sistema asko dago eta hauetako asko software librea dira. Hauek erabiltzeko zerbitzari batean instalatu beharko ditugu, hala ere dohainik wiki bat sortzeko aukera ematen duten zerbitzuak ere badaude.

Wiki software ezberdinak

  • MediaWiki, wiki bat sortzeko Wikipediak erabiltzen duen softwarea.
  • TWiki malgua, boteretsua eta erabiltze erraza den elkarlan plataforma bat da. Egituratutako Wiki bat da, proiektu batean, dokumentuetan, ezagutzaren kudeaketa egiteko erabili daiteke. Web edukia elkarlanean sortu daiteke nabigatzaile bat bakarrik erabiliz. Garatzaileek Twiki molda dezakete pluginak eta gehigarriak erabiliz. 200 gehigarri eta plugin baino gehiago daude jada eta software librea da.
  • TiddlyWiki berrerabilgarria, ez lineala den web koaderno bat dela diote sortzaileek. Hezkuntza inguruneetan erabilia koaderno arrunta ordezkatzeko.

Wiki zerbitzu batzuk

  • Wetpaint Wikiak sortzeko dohaineko zerbitzu bat da. Bertan jendeak nahi duen gaiei buruz era kolaboratzailean lan egiteko wikiak sortzeko aukera du.
  • Wikia wikiak sortzeko beste wiki komunitate bat. Orrialde nagusia ere wiki bat da.
  • Writely wikien edizioa eta testu editorea uztartzen dituen zerbitzu bat da Writely. Honen bidez jadanik gure sisteman ditugun dokumentuak internetera igo, beste batzuekin elkar lanean landu (gonbidapenen bidez), eta ondoren bertsio hori gure ordenagailura berriro jaitsi dezakegu erabiltzen dugun testu editorearen formatu arruntean.

Kontaizu

2006, Abuztua 01
Arloa: Sarean