Tresna teknologiko bitxiak

Gorka Julio

sa33.jpg

Azken aldi hontan Interneten tresna teknologiko bitxi asko agertzen ari dira. Batzuk baliagarriak diren bitartean beste batzuk erabat arraro eta zoroak. Tresna hauen inguruan bira bat egingo dugu ea zer topatzen dugu bidean.

Etengabe sortzen ari diren tresna teknologiko berrien artean badaude batzuk gure egunerokotasunean lagundu dezaketenak.

Tresna erabilgarri sorta bat

USB pilak: Gure ordenagailuaren USB batera konektatzen diren pilak dira. Honela pila kargatuko da eta tapa jarri ondoren berriro erabili ahal izango ditugu. Nahiko garestiak dira oraindik.
Eguzki energia bidezko kargadorea: Gure tresna elektronikoek bateria behar izaten dute eta momenturik okerrenean agortzen da normalean. Tresna honen bitartez gure bateria edozein tokitan kargatu ahal izango dugu eramangarria den eguzki bitarteko kargagailuaren bidez. Oso interesgarria elektrizitatea ez dagoen lekuetan denbora asko igarotzen badugu.
Wifi router: Wifi router baten bidez haririk gabeko internetko konexio bat eraiki daiteke. Honela, wifi routerraren ingurune batean haririk gabe konektatu ahal izango gara, nahiz eta horretarako txartel edo gailu berezi bat behar izango dugun. Mota asko dauden arren Linksys router bat aukeratu dugu.
Argazki digitalentzako markoa: Oso arrunta da orain gure argazki asko digitalki gordetzea, baina era berean paperezko argazkiak bezala eduki nahiko genituzke gure mahai gainean. Argazki digitalentzako marko honekin nahi dituzun irudiak sartu ditzakezu eta besteak bezala zure etxeko edozein tokitan erakutsi. Urrutiko kontrola ere badu.
USB memoriak
Era askotako USB memoriak daude hauetako batzuk oso erabilgarriak eta bitxiak
USB memoriadun eskumuturrekoa: Oso modan jarri diren eskumutur antzeko baten atzean, zure datuak eramateko USB bidez konektatzen den memoria bat ezkutatzen da. Zure datuak beti zurekin eramateko primerakoa.
HAL 9000 usb memoria: USB memoria honek 2 GBeko memoria eskaintzen du txanpon batek duen tamainean.
USB laban suitzarra: Hainbat tresna barneratzen dituzten eta oso ezagunak diren laban suitzarrek (normalean gorriak) orain tresna berri bat dute, USB memoria bat. Botilak ireki, bokadiloa moztu eta orain fitxategiak alde batetik bestera mugitu ahal izango ditugu tresna bitxi honen bitartez.
12 GBeko memoria: 12 GB dituen USB memoria txiki baina boteretsua.

Tresna bitxi eta arraroenak

Helikoptero txikia: Hurruneko kontroldun helikoptero txiki baten jabe izan nahi baduzu, hau da zure aukera. Jostailu txiki honek bi helize ditu hobeto kontrolatu ahal izateko.
Urruneko kontroldun OHEa (Objetu Hegalari Ezezaguna): Helikoptero txikia sinpleegia iruditzen bazaizu "Expediente X" gisako urruneko kontroldun OHE bat eros dezakezu benetan harrigarria. Hona hemen bere funtzionamendua erakusten duenbideo bat.
Mahai gaineko OHEa: Aurreko aukera harrigarria bada ere, beste hau harrigarriagoa da oraindik. Magnetikoki eta energiarik eman gabe grabitatearen araua hausten duen OHE hegalari bikaina. Hona hemen bideo bat.
Kafea bero mantentzeko USB tresna: Tresna honen bitartez ordenagailuaren aurrean gauden bitartean gure kafea edo nahi dugun edaria bero mantendu ahal izango dugu. Ez dugu esango erabilgarria ez denik baina bitxia...
Pianoa jotzeko teklatu tolesgarria: Teklatu tolesgarri honekin pianoa jo ahal izango dugu edozein tokitan eta gainera ez du ordenagailurik behar, harrigarria.
Igel itxurako USB masajeatzailea: USB bidez konektatzen den igel honek masaje ederrak emango dizkizu jartzen duzun tokian.
Mini aquarium: Gure ordenagailura konektatzen den eta benetazkoak ez diren arrai txikiak mugimenduan erakusten dituen jostailu bitxi bat. Kontuz bere efektu hipnotikoekin.
Etorkizuneko itxura duen inurritegia: Pelikulatan ikusi ohi diren inurritegi artifizialen modukoa baina etorkizuneko itxura espazial batekin. Honetan benetako inurriak sar daitezke.
Edozein telebista itzaltzeko urrutiko kontrola: Zenbat aldiz bota dut faltan tresna bitxi hau. Tresna honekin edozein telebista itzali dezakezula ziurtatzen dizute gehienez 69 segundotan (gehienetan askoz lehenago).

Zuk zeuk egin

Aurkeztutako tresna eta tramankulu sortarekin oraindik nahiko izan ez baduzu, zergatik ez zuk zeuk egin? Web orri honetan jendeak egindako tresnak erakutsi eta nola egin dituzten erakusten dute. Benetan tramankulu interesgarriak aurki daitezke bertan eta gainera nola egin azaltzen dute. Parte hartu eta zuk egindako tresnak nola egin dituzun bidali.

Gorka Julio

2006, Urria 01
Arloa: Sarean