Firefox interneten nabigatzeko trainera onena

Gorka Julio

sa35.jpg

Interneten nabigatzeko nabigatzaile bat beharrezkoa izaten da. Askok Internet Explorer ezagutuko duzue baina nabigatzaile hau baino alternatiba hobeagoak badaude, adibidez Firefox. Firefox nabigatzailea software librea, segurua, azkarra eta euskaraz dugun nabigatzaile hoberenari buruz hitz egingo dugu gaurkoan.

Historia pixka bat

Firefox, Netscape aplikazio sortaren Navigator nabigatzailearen kodea askatu zenean jaiotzen hasi zen. 2003ko apirilaren 14ra arte, Phoenix deitu zen, Phoenix Technologies enpresarekin arazo legalak zirela eta Firebird izena hartu zuen. Baina 2004ko otsailaren 9an berriro ere izena aldatu zuten, Firebird izeneko datubase librearekin bereizteko. Honela jaio zen Firefox izena. Firefox 0.9.X bertsioarekin hasi zen famatu egiten eta artikulu hau idazten den momentuan Firefox 2.0 bertsioa dugu. Firefoxen historia eta irudiak erakusten dituen web gune hau ikustea interesgarria da, izandako garapen grafikoa ikusteko.

Firefox jaitsi

Mozilla Europe web gunetik Firefox nabigatzailea jaisteko aukera ematen da. Euskarazko bertsioa dagoenez hau jaitsi eta erabili. Itzulpena Librezale.org taldeari eskertu behar diogu.

Firefoxen ezaugarri nagusienak

Hauek izan daitezke Firefox nabigatzailearen ezaugarri nagusiak

  • Fitxa bidezko nabigazioa. Hau da, orri berriak fitxa ezberdinetan irekitzen dira leiho berriak ireki beharrean.
  • Hainbat bilatzaileetan bilaketak egiteko aukera. Google, Yahoo, Wikipedia etab. bilatzaile ezberdinetan bilaketa egiteko aukera ematen du goian eskuinean azaltzen den bilaketa tresnaren bidez. Honetaz gain zerbait bilatzen ari zarenean iradokizunak ematen dizkizu eta bilatzaile berriak gehitu daitezke
  • Web Jarioa (RSS) kudeaketa. Jarioen informazioa kudea daiteke Firefoxen bidez, era sinple eta errazean.
  • Pop-up blokeatzailea. Nabigatzen ari zaren bitartean bapatean agertzen diren lehioak(pop-up) blokeatzen ditu.
  • Seguruagoa
    • Phishingaren Aurkako Babesa. Kopia faltsu susmoa dagoen orri batera sartzen bazara Firefoxek abisatuko dizu.
    • Iterburua irekia duenez jende gehiagok ikuskatzeko eta arazoak topatu eta zuzentzeko aukera du
    • Eguneraketa automatikoei esker beti izango duzu Firefoxen bertsio eguneratuena, aurretik sortu diren akatsak zuzenduz.
    • Datu pribatuak garbitzeko aukera erraza. Nabigazioan gure ordenagailuak zenbait datu pertsonal gordetzen dira, hauek ezabatzeko aukera erraza ematen du Firefox nabigatzaileak.

Firefox gehigarriak

Aipatu diren ezaugarriez gain ezaugarri gehiago gehitzeko aukera ematen du Firefoxek bere gehigarrien bidez.

Gehigarriak nola instalatu

Gehigarri gehienak dauden Firefox Add-ons gunera joan behar dugu. Bertan gehigarri mota ezberdinak daude sailkaturik, hedapenak, bilatzaile berriak, pluginak etab. daude. Hedapenak (ingelesez extensions) dira hemen kontutan hartuko dituguna. Instalatzeko pausoak

  1. Hedapena aukeratu
  2. "Install now" jartzen duen botoia sakatu
  3. Agetzen den leihoan instalatzeko adostasuna eman
  4. Firefox berrabiarazi (zenbait kasutan bakarrik)

Hedapen interesgarriak

Hedapen asko daude hemen intersgarriak diren batzuk bakarrik aipatuko dira

  • Euskalbar: Euskara gaztelerako hitzak itzuli, hiztegiak kontsultatu etab. egiten duen tresna barra.
  • Screen grab!: Zure nabigatzailean ikusten denari irudi bat egiteko aukera ematen duen luzapena.
  • VideoDownloader: Hainbat bideo zerbitzuetatik (Youtube, Google Video, iFilm, Metacafe, Dailymotion, etab.) bideoak jaisteko aukera ematen du.
  • 2006-11-22 to bideoa, firefox, hedapena, videodownloader - Aldatu - Ezabatu
  • Torrent Search: Torrent fitxategiak aurkitzeko firefox luzapena.
  • Online Games Toolbar: Online jokoak zerrendatzen dituen hedapena.
  • Performancing: Zure blogean editatzeko editore aurreratua. Ikusten ari zaren web guneko irudiak eta guzti txertatu ditzakezu.
  • Web Developer: firefox hedapen interesgarria web orri diseinatzaileentzat zenbait parametro ikusteko aukera CSS, html, form, irudiak etab. ematen baitu.

Hedapen interesgarririk baduzu bildu.net web gunean sartu eta gehigarria gorde "firefox" eta "hedapena" etiketekin. Hemen ikus ditzakezu orain arte jendeak etiketatu dituen firefox hedapenak.

Gorka Julio

2006, Abendua 01
Arloa: Sarean