Sarea gure mugikorretan
Internet jada ez da ordenagailuetara mugatzen, gero eta arruntagoa da dispositibo txikiagotan Internet erabiltzea. Zenbait web gune eta zerbitzuek bere bertsio mugikorra eskaintzen dute, baina horretaz gain orain arte ordenagailu batetik egin behar genuena mugikor txiki eta sinple batez egin daiteke. Gaurkoan mugikorra eta internet uztartuko ditugu, bertara konektatzeko era ezberdinak eta egin ditzakegun erabilpen ezberdinak.
Konexio mota ezberdinak
GSM: Audioa garraiatzeko teknologia berdina erabiltzen du datuak bidaltzeko
GPRS: Teknologia hobeago honek 2. eta 3. generazioaren arteko loturan bilakatu da. Aurrekoa baino azkarragoa (gehienez 171,2 kbit segundoko).
3G UMTS: Azken boladan datuak garraiatzeko erabiltzen hasi den teknologia honen abiadura aurrekoarekin alderatuz askoz handiagoa da (gehienez 384 kBit segundoko abiadura). Tamaina handiko datuak, irudiak, bideoak etab. bidaltzeko aukera ematen du.
Wifi: Internertera sartzeko kablerik gabeko konexio arrunta. Honen abiadura zerbitzua kontratatu duenaren araberakoa da baina normalean nahiko altua izaten da. Telefono gehienek ez dute Wifi konexio batera konektatzeko aukerarik oraindik.
Zertarako erabil dezakegu?
Aipatu diren konexio mota ezberdinak hauetako gauza batzuk egiteko ahalmena emango digute baina beste batzuk ez. Hau alde batera utziko dugu eta mugikorrarekin egin daitekeena zehaztuko dugu.
Posta elektronikoa eta nabigatzaileen hainbat zerbitzu:Zenbaitetan mugikorrek beraiek ekartzen dute posta elektronikoa bertar irakurtzeko aukera ematen duen aplikazioa. Aplikazio hau konfiguratuz lortuko dugu gure posta elektronikoa bertan irakurtzea. Posta elektronikoa irakurtzeaz gain bilatzailea, eguraldia, mapak eta beste informazio batzuk ere eskura daitezke. Hauetako batzuk Mobile Google, Yahoo! Mobile, Msn Mobile. Hauetako batzuk informazioa azkarrago atzitu ahal izateko mugikorrean instala daitezken aplikazioak eskaintzen dituzte.
Technorati blog bilatzaileak ere mugikorrentzako egokituriko bertsioa eskaintzen du. Honen bidez blogosferan gertatzen ari diren azken gertakariak jarraitzeko aukera izango dugu.
Blogean idatzi:Blogger bezalako blog sistemek zuzenean mugikorretik mezuak bidaltzeko aukera bat badute. Beste batzuetan zuzenean ez bada ere posta elektronikoa erabiliz egin daiteke hau mugikorretik bertatik.
Bideoak ikusi eta igo: Hau oraindik hemen gehiegi praktikatzen ez den arren ondo dago azaltzea. Youtubek adibidez, gure mugikorretik MMS (Multimedia mezu) bat bidaliz bideoa igotzeko aukera ematen digu. Eyespotek bideoak igo, ikusi eta elkar trukatzeko tresna bat eskaintzen du, proba fasean dagoen arren oso interesgarria izan daiteke.
Gure lagun sarearekin kontaktua mantendu: Interneten ahoz aho dabilen azken aplikazioa Twitter da. Twiterren bitartez gure lagun sarea osatu dezakegu eta hauei egiten ari garena kontatu. Honetaz gain, mezu pribatuak ere jaso ditzakegu zuzenean gure lagun sareko norbaitek bidalita. Hau dena, Internet bidezko aplikazioaren bidez eta nahi izanez gero mugikorrean jaso (eta mugikorretik erantzun) ditzakegun mezuen bidez.
Gure jarioak irakurri: Bloglines jario irakurgailuak mugikorrentzako bertsio bat eskaintzen du. Bertsio honen bidez gure harpidetzak kudeatzeko aukera izango dugu. Hala ere, ez da bakarra Google Readerrek ere mugikorrentzako bertsio oso interesgarri bat eskaintzen du.
Hau dena ikusirik ere, esan beharra dago web gune askok mugikorrentzako espreski egindako gunerik ez dutela. Hala ere, badira egokituak ez dauden web guneak ikusteko aukera bat. Hori lortzeko Googlek tresna bat eskaintzen du, http://www.google.com/gwt/n?u=http://www.nahidugunhelbidea.com. Era honetan mugikorrentzako ez den web gune bat mugikorrentzako egokitua izango dugu.
Beste tresna honen bidez Winksite gure web gunearen bertsio mugikorra egin dezakegu era azkar eta erraz batean.
Etorkizunean mugikorraren bidez gauza hauek eta gehiago egiteko aukera izango dugu. Bideoa, soinua eta telebista ikustea eguneroko gauza izango da eta eduki horiek gure mugikorretik bertatik eta saretik eskuratu ahal izango dugu. Etorkizuna mugikorra delako mugi gaitezen.