Libre izan sofwarea erabiliz ere
Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzutan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzutan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen. (Wikipedia)
Software libreari esker lehen ez genituen programak ditugu, genituenak euskaratzeko eta moldatzeko aukera dugu, software tresna horiek moldatu eta berriak sortu eta banatu ditzakegu etab. Azken finean software pribatiboarekin ez ditugun askatasunak erabiltzeko aukera dugu.
Euskararen kasua gainera berezia da hizkuntza txiki bat izanda oso kasu gutxitan izango genukeen euskarazko softwarea berau interes ekonomikoengatik itzulia izateko interesgarria ez delako. Aldiz software libreak ematen dizkigun askatasunei esker, edonork berau itzultzeko aukera du.
Software librearen askatasunak
Software bat librea izateko 4 askatasun hauek bete behar ditu
- Edozein helbururekin exekutatzeko askatasuna.
- Aztertu eta aldatzeko askatasuna, horretarako iturri kodea edukitzea beharrezkoa izanik.
- Kopiatzeko askatasuna.
- Hobetu, eta hobekuntzak horiek komunitatearen onurarako publiko egin ahal izatea.
Programa libreak
Software libreak eskatzen dituen askatasunei esker eta pertsona, talde eta zenbait enpresek egindako ahaleginari esker euskarazko programa libreak ditugu. Hemen agertuko direnez gain gehiago topatzeko software libreko alternatibak erakusten dituen web gunea duzue.
- Open Office: MS Office-ren baliokide librea; gainera, interfazea (botoiak eta tresnen kokapena) oso antzekoa da, eta bestearekin egin daitezkeen gauza guztiak egin daitezke horrekin ere, baita MS Office-k sortutako fitxategiak ireki ere. Euskarazko zuzentzailea ere barneratzen du.
- VLC: Mota askotako audio eta bideo fitxategiak (MPEG-1, MPEG-2, MPEG-4, DivX, mp3, ogg etab.) entzun eta ikusteko balio duen tresna bikaina. Euskaraz ere badugu.
- Firefox: Interneten ibiltzeko nabigatzaile onenetarikoa da, hoberena ez bada. Librea izateaz gain, Internet Explorer baino seguruagoa eta azkarragoa da; euskaraz ere badago, eta, gehigarrien bitartez, haren funtzionaltasuna hobetu daiteke.
- Thunderbird: Posta elektronikoa kudeatzeko programa ona. Outlook Express-ek segurtasun-zulo handiak ditu, eta ez da batere gomendagarria hura erabiltzea. Haren ordezkorik onenetarikoa da Thunderbird, eta euskaraz daukagu, gainera.
- Pidgin: Berehalako mezularitza sistema ezberdinekin aldi berean konektatzeko aukera ematen duten programa. MSN Messenger, Yahoo Messenger, AIM, Google Talk, etab. onartzen dira beste askoren artean.
- Gimp: Irudi ediziorako programa. Photoshop-enaren antzeko tresneria eta erabilera ditu, eta kalitate aldetik ere, ez da hura baino txarragoa. Erabat baliagarria da erabiltzaile arruntentzat eta euskaraz dago.
- 7-zip: Trinkotutako fitxategiak kudeatzeko tresna librea. Winzip-en edo Winrar-en baino fitxategi mota gehiago irekitzeko aukera ematen du. Besteak beste, honako fitxategi hauek irekitzeko gai da: zip, gz, bz2, rar, arj, cab, cpio, deb, rpm, tar eta 7z.
Sistema eragilea
Aurretik aipatutako programak libreak izanik askotan sistema eragile ezberdinetarako bertsioak dituzte. Adibidez hauetako batzuk Windows sistema eragile pribatiboarentzako bertsioak ere badira. Hala ere, sistema eragile libreak ere badaude GNU/Linux-en oinarritutakoak ezagunenak izanik.
Banaketa (sistema eragile eta honek ekartzen dituen programak) asko eta ezberdinak badaude ere, azken aldian ezagunena eta erabiliena Ubuntu da.
Banaketaren izena Hego Afrikako Ubuntu kontzeptutik hartzen du gutxi gora behera, "besteekiko humanitatea". Ubuntuk 6 hilabetero bertsio berri bat kaleratzen du eta laguntza kaleratzetik 18 hilabetez luzatzen da. Honela Ubunturen erdi mailako erabiltzailearentzat nahiko eguneraturik, sinple eta erabilerraza den, instalazio egonkor bat lortzea da.