Sare sozialak sarean eraikiz

Gorka Julio

sa52.jpg

Zer dira sare sozialak

Sare sozialak pertsonak (nodoak) eta hauen mota ezberdinetako loturak (ertzak) definitzeko balio duen egitura sozial bat da eta berau grafo batez adieraz daiteke. Sare sozialak gure jendartearen arlo guztietan daude interesan oinarriturikoak, sexu harremanak, familiartekoak, laguntasunezkoak, lan harremanetan oinarritutakoak etab. Hauek era ezberdinetan islada daitezke baina era bat erlazio grafoen bidez egitean datza. Honekin loturik badago "sei gradutako teoria" deitutakoa non esaten den munduko bi pertsonen artean kontaktuan jartzeko harreman kopurua 6 gradukoa dela. Hau da gu eta munduko beste edozein pertsonaren artean beste 5 daudela.

Sare sozialak interneten sortzeko zerbitzuak

Interneten sare sozialak ere existitzen dira gai bat, interes bat, zaletasun bat etab. duten pertsonen artekoak adibidez. Hori egituratzeko badira espreski horretarako sortutako web aplikazioak. Batzuek esparru pertsonalean ibiltzen dira eta beste batzuk esparru profesionalean baina denek dituzte ezaugarri antzeko batzuk.

  • Laguntasun sareak eraikitzeko lagun/kontaktu zerrenda bat izan ohi dute.
  • Bakoitzak bere esparru pertsonala edo profila izan ohi du non bere burua deskribatzen duen.
  • Harremanetan jartzeko hainbat bide e-mail, mezularitza, txat izan ohi dira.
  • Zure lagun/kontaktu horiek esaten edota egiten dutena jarraitzeko aukera.

Sare sozial zerbitzu esanguratsuenak

Sare sozialak sortzeko interneteko tresnak fenomeno lokalak izaten dira askotan. Hau da, herrialde/lurralde bakoitzak baditu bere gustokoenak dituen sare sozialak. Hala ere, batzutan fenomeno hau nahiko globala bilakatzen da eta tresna hauek esparru handiagoak betetzen dituzte.

Facebook

Tresna hau unibertsitariei begira jaio bazen ere hainbeste zabaldu da gaur egun edozeinek erabiltzen duela. Tresna honen bidez harremanak eraiki eta horiek egiten dutena jarraitzeaz gain mila aplikaziorako balio du. Enpresa batzuek beraien barne intraneta sortzeko erabili dute, beste talde batzuek bere komunitate birtuala etab. Gainera gehigarri berriak gehitzeko aukeraren bidez mila gauza egin daitezke tresna honen bidez.

MySpace

Aurrekoaren antzeko oinarrizko funtzionamendua du baina diseinu aldetik itsusiagoa izan ohi dira. Hala ere, arrakasta handia lortu du gazteen artean. Batez ere musika taldeen alorrean taldeek bere tartetxoa eraikitzeko. Multimedia ezaugarriei esker bideoak, audioak, irudiak etab. era errazean igo daitezke bertara eta osatutako lagun sareari zabaldu.

Fotolog

Tresna honetan bakoitzak bere blog pertsonala dauka. Blog pertsonal honek hala ere bere berezitasunak ditu argazkiak baitira bere oinarria. Blog arruntetan testua bada garrantzitsuena (kasu gehienetan) argazki blogetan argazkiak hartzen du paper hau. Argazkia eta hau deskribatzen duen testua izateaz gain gure lagun sarea eraikitzeko aukera ematen digu; horrela gure lagunen fotologetan erakusten dituzten argazkiak jarraitu ahal izango ditugularik gure fotologaren alboko barratik. Tresna honek arrakasta handia dauka gazteengan eta irudi dibertigarriak, parranda argazkiak, irudi artistikoak, gogoetak plazaratzeko erabili ohi dituzte.

Twitter

Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna berri bat da. Sortzaileen esanetan momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gune bat da. Honek microblogging izena ere hartu duelarik. Bidaltzen den hori pribatu edo publiko egin daiteke eta zure erabiltzailera harpidetuta dauden erabiltzaileek ere jasoko dute. Horrela lagun sarean informazioa elkar trukatzeko tresna batean bihurtzen da. Eguneraketa hauek web bitartez edota telefono mugikor bitartez jarraitzeko aukera ematen da.

Sare sozialak gurean

Txioka

Twitterren ibiltzen diren Euskal Herritarrak biltzen saiatzen da. Hauen arteko elkar ezagutzea bultzatu eta ekitaldi etab. berri eman sare honen barnean. Ez du sare zentralizatu bat izan nahi, loturak sortzeko gune bat izateko izaerarekin jaio da, ondoren bakoitzak bere sarea sortzeko aukera izan dezan.

ZirIKTeroak

Teknologia berriak bete-betean sartu dira irakasleon zereginean. IKT konpetentziak nonahi aipatzen dira; ez da erraza, ez, gertatzen ari den iraultza honetan eroso sentitzea. Horregatik, euskal irakasle talde batek komunitate txiki batean, esperientziak partekatzea, ezagutza trukatzea... derrigorrezkoa ikusten dugu erronka berriei arrakastaz erantzun erantzuteko sare sozial propio bat erabili dute. Horretarako Ningzerbitzua erabili dutelarik.

Sare sozialei buruzko duda batzuk

Sare sozialak sortzen laguntzeko interneteko tresnak oso baliagarriak izan daitezke baina zenbait arazo ere ekar ditzakete. Arazo gehienak pribatutasunaren aldetik datoz, kontuan izan eparru publikoa eta pribatua gehiegi nahasten direla kasu askotan. Badago jendea pentsatzen duena bertan idazten dituen gauzak bere lagunek bakarrik ikusten dituztela eta gehienetan ez da horrela. Hala ere, sare sozial gehienek pribatutasun maila batzuk ezartzeko aukera eman ohi dute, baina askotan ez dira erabiliak izaten. Beste dudatako bat zerbitzu hauen zenbait erabilpen klausula dira. Klausula hauetan gure datuak beste hainbat gauzetarako erabiltzeko aukera ematen baitute. Tentuz ibili onartzen diren klausulekin.

Gorka Julio

2008, Ekaina 01
Arloa: Sarean